Txikipedia:Francisco Goya

Wikipedia, Entziklopedia askea

Francisco Goya, (Fuendetodos, Zaragozako probintzia, Espainia 1746ko martxoaren 30a - Bordele, Frantzia, 1828ko apirilaren 16a) espainiar pintore, marrazkilari eta grabatzailea izan zen. Erretratugile ofiziala izan zen baina bere garaiko estilo eta molde konbentzionalak baztertu zituen. Irudimen erabat librea agertuz, molde plastiko berezia sortu zuen. Hori dela eta, arauak hautsi nahi dituen margolaritza modernoaren aitzindari izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorri euskaduneko aita[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Francisco de Goya 1746an jaio zen, Zaragozako probintziako Fuendetodos herrian. Jose, aita, euskal jatorriko familiakoa (zehazki Zeraingoa), margolaria eta erretaulen urreztatzailea zen, eta Gracia Lucientes, ama, Aragoiko noblezia txikiko nekazari familia batekoa. Francisco txikia zelarik, familia Zaragoza hirira joan zen bizitzera.

Formakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenbiziko ikasketak Eskolapioetan egin zituen. Aitaren dekorazio lantegian jardun ondoren, José Luzánen margolaritza lantegian sartu zen 1760an. Artean hasi zen Bayeu familiiarekin eta Martin Zapaterrekin harremanetan. 1763an Madrila aldatu eta urte hartan eta 1766an San Fernandoko Arte Ederretako Akademiaren lehiaketan parte hartu zuen, beka bat eskuratzeko esperantzarekin, baina ez zuen lortu. Madrilen Francisco Bayeuren lantegian kokatu zen eta horrek garrantzi handia izan zuen haren hasierako heziketa artistikoan.

Bere margolari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1769 eta 1771 bitartean Erroman eta Parman bizi izan zen. Azken urte horretan, Parmako Errege Akademiak antolatutako lehiaketa batean aurkeztu zen, eta bigarren saria irabazi zuen. garai horretan izan zen bere lehen enkargua, Zaragozako El Pilar basilikako kupula txikietako baterako horma irudiak egitea, hain zuzen ere (1771-1772). Lehen obretan intentsitate handiko kolore trinkoak eta forma dotoreak erabili zituen.

1773an Francisco Bayeu margolariaren arreba zen Josefa Bayeurekin ezkondu zen. Emaztearen anaiari esker ospe hartu zuen Goyak Madrilen. garai hartan hasi zen tapiz lantegi baterako kartoiak egiten. Hemezortzi urtez aritu zen tapizak egiten edo diseinuak margotzen. Garai berean Espainiako margolaritza tradizionala ikertu zuen eta Velazquezen obran oinarriturik grabatuak egin zituen.

Karlos IV.aren familia, 1800, El Prado museoa, Madril.

Erretratugintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorteak eta aristokraziako kideek goretsi egin zituzten Goyaren kartoiak eta, horrela, gora egin zuen Goyaren ospeak. 1786an erregearen margolari izendatu zuten eta handik hiru urtera areto margolari. Bere ospeak gora egin ahala aristokraziako familien erretratuak egiteko eskaerak jaso zituen. Horrela hasi zen bere karreran zehar, azkenaldian batez ere, lan aipagarrienetakoa izan zena, erretratugintza alegia, buru-belarri lantzen. Espainiako erretratugintzako maisu bihurtu zen.

Gaixoaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1792an eritasun larri batek (saturnismoak, ziur asko) jo zuen eta gor utzi zuen ia. Sevillan eta Cadizen sendatzeko egin zuen egonaldian koadro txikiez osaturiko sail bikaina margotu zuen: hor, egileak berak 1794an zioenez, sormenean eta egikeran askatasunez jardun zuen, enkarguz egindako obretan ez bezala.

Ordurarte ez bezala, elizaren eta, batez ere, Inkisizioaren kontrako jarrera ere erakutsi zuen bere lanen bidez. Aldaketa horretan berebiziko eragina izan zuten ilustratuen ideiek

Goyaren karrerako urterik oparoenak Napoleonen gudarostea Espainian sartu zen garaikoak izan ziren, 1808tik aurrerakoak hain zuzen ere. Frantsesen aldekoekin harremanak izan zituen, eta garai haietan bizitako sarraskien irudi bikainak egin zituen. Garai hartako obretan fantasia eta krudeltasuna azpimarratzekoak dira.

Fernando VII.a erregearen monarkia absolutistak itxikeria nagusiarazi zuen Espainian, eta Goyak giro hartatik ihes egin zuen. 1819-1823 bitartean Quinta del Sordo izeneko etxaldean bizi izan zen. Etxeko hormetan egindako irudiek erakusten dutenez, atsekabez eta ezinegonez beteriko garaia izan zen hura Goyarentzat.

Azken sasoia Frantzian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako egoerak atsekabeturik, 1824an Frantziara erbesteratu eta bizi poza berreskuratu zuen han. Bere marrazkigintzaren urrezko arotzat har daitezkeen marrazkiak egin zituen eta, gai ilunak eta etsipena alde batera utzita, generoko koadroak margotu zituen.

Goyaren karrerako urterik oparoenak Napoleonen gudarostea Espainian sartu zen garaikoak izan ziren, 1808tik aurrerakoak hain zuzen ere.[1]

Margolan ezagunenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Azala. 2024-01-01 (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).