Txikipedia:Guo Jingjing

Wikipedia, Entziklopedia askea
Guo jingjing argazkia

Guo Jingjing, Baoding-en jaio zen (Txina), 1981ko urriaren 15ean. Olinpiar jauzilari ohia da, 6 domina irabazi ditu, horietako 4 urrezkoak dira eta zortzi titulu ditu munduko txapeldun bezala.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bere lehenengo domina 1992an izan zen, 14 urte besterik ez zituen.
  • Fu Mingxia erretiratu zenetik 2000. urtean trapolinetako saltoetako dominatzailea bihurtu zen, bai indibidualki zein taldeka, beti bikotea osatuz Wu Minxiarekin.
  • 2004ko Udako Olinpiar Jokoen ostean, Guo Txinako kirol nazionala bihurtu zen.
  • Guo Jingjing oso pertsonaia ezaguna da arlo honetan, eta hainbat publizitate-kanpainez bizi da, bere negozioetan bezero gehiago izateko.
  • 3 metroko tranpoliko proba irabazi zuen Munduko Txapelketan.
  • 2011 an iragarri zuen erretiroa hartuko zuela.

Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Lehiaketa Lekua Posizioa
1996 Olinpiar Jokoak Atlanta (Georgia) 5. Plataforman
1998 Munduko txapelketa Perth (Australia) 2. Banakako Tranpolinean
1998 Asiako jokoak Bangkok (Thailandia) 1. Banakako Tranpolinean
2000 Olinpiar Jokoak Sydney (Australia) 2. ohe elastiko indibidualean

2. ohe elastiko sinkronizatuan

2001 Munduko txapelketa Fukuoka (Japonia) 1. ohe elastiko indibidualean

1. ohe elastiko sinkronizatuan

2002 Asiako jokoak Busan (Hego korea) 1. ohe elastiko indibidualean

1. ohe elastiko sinkronizatuan

2003 Munduko txapelketa Bartzelona (Espainia) 1. ohe elastiko indibidualean

1. ohe elastiko sinkronizatuan

2004 Olinpiar Jokoak Atenas (Grezia) 1. ohe elastiko indibidualean

1. ohe elastiko sinkronizatuan

2005 Munduko txapelketa Montreal (Kanada) 1. ohe elastiko indibidualean

1. ohe elastiko sinkronizatuan

2006 Asiako jokoak Doha (Qatar) 1. Ohe elastiko Sinkronizatuan
2007 Munduko txapelketa Melbourne (Australia) 1. ohe elastiko indibidualean

1. ohe elastiko sinkronizatuan

2008 Olinpiar Jokoak Pekin (Txina) 1. ohe elastiko indibidualean

1. ohe elastiko sinkronizatuan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://es.wikipedia.org/wiki/Guo_Jingjing

https://www.wikiwand.com/en/Guo_Jingjing