Txikipedia:Gurin

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gurina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurina denda batean
Gurina denda batean[1]

Gurina esne-gaina astinduz sortzen da. Ongailua bezala erabiltzen da, janarietan igurtzitzeko balio du. Esneki honen, osagaia esne-gainak ura eta esnearen proteinak dira. Gurina egoera solidoan dago. Kolorea animaliaren elikaduraren araberakoa da, baina gehienetan kolore hori argikoa da. Gehienetan behi esnetik abiatzen dira gurina egiteko baina beste esneekin ere egin al da, adibidez: ardia, ahuntza, bufaloa eta beste esne batzuk.[2]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurina hozterakoan gogorra da, baina tenperatura aldaketan biguna egiten da eta likido arinaren loditasuna eduki arte urtzen da 32-35ºC-eko tenperaturan. Gurina sueztitzeko erabiltzen da sukaldean, hau da, barazkiak tenperatura ez oso beroan frijitzeko teknika. Gozogintzan oreak egiteko balio du eta osagai eta bandejak margotzeko erabiltzen da.

Gurinarekin egin ahal diren janariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurinarekin janari hauek egin ahal dira: Patatak labean gurinarekin eta baratxuriarekin, bakailao zuri-beltza baratxuri gurin torradarekin, San Blas opilak, saltsak, palomitak gurinarekin, kakao gurina, patatak, galletak, gofreak[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gurin. 2022-05-19 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
  2. Gurin. 2022-05-19 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
  3. «gurinarekin egiten diren janariak - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).