Hartzak ugaztunen familiako animalia handi batzuk dira. Gaur egun, munduko toki askotan desagertzeko arriskuan daude; gainera, jadanik hartz arraza asko desagertuak daude.
Tamaina handiko animaliak dira eta gorputz sendoa dute. Orokorrean, haragijaleak dira, baina, egia esanda, haragiaz gain, frutak, sustraiak, intsektuak, intxaurrak... jaten dituzte; beraz, orojaleak direla esan daiteke. Hartz zuriak, berriz, ia haragiaz soilik elikatzen dira: izan ere, elikagaiak lortzeko zailtasunak dituzte, eremu artikoetan bizi direlako. Munduan dagoen haragijale handienetako bat da hartza. Hartz zuri ar baten bataz-besteko pisua 500kg-koa da.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hartzek buru handia dute, belarri eta begi txikiak, gorputz pisutsua eta isats motza. Hanka motzak dituzte. Ilea, berriz, luzea eta lodia dute; eta ohiko kolorea marroia, beltza edo zuria da. Entzumen eta {{txp|ikusmen]] txarra dute; usaimena, ordea, ona dute.
Hibernatu egiten dute, hau da, urteko garai bat lo igarotzen dute.
Gaur egungo hartzek, 1 eta 2,8m bitarte neurtzen dute, eta 27 eta 780kg arteko pisua izaten dute. Arra emea baino handiagoa izaten da.
Bizilekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ipar Amerikan, Hego Amerikan, Afrikako iparraldean, Europako estatu batzuetan eta ia Asia guztian aurki daitezke. Hartz espezie ezberdin asko daude eta bakoitza ekosistema ezberdin batean bizi da.
Espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ursus arctos - Hartz arrea.
- Ursus arctos middendorffi - Kodiak hartza.
- Ursus arctos horribilis - Grizzly hartza.
- Ursus maritimus edo Thalarctos maritimus: Hartz polarra edo zuria.
- Euarctos americanus - Hartz beltza.
- "Ursus americanus kermodei"- Hartz mamua.
- Ursus spelaeus - Leize-hartza.
- Helarctos malayanus edo Ursus malayanus - Malaysiako hartza.
- Melursus ursinus - Ezpaindun hartza.
- Selenarctos thibetanus edo Ursus thibetanus - Asiar hartz beltza.
- Tremarctos ornatus edo Ursus ornatus - Hartz betaurrekoduna.
- Ailurus - Panda.