Txikipedia:Iñigo Aritza Ikastola

Wikipedia, Entziklopedia askea


Iñigo Aritza Ikastola Altsasun dagoen ikastola da, Haur Hezkentza (HH), Lehen Hezkuntza (LH) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) ematen dena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iñigo Aritza ikastola 1994. urtean

Semeak bizi, hezi eta hazi nahi zituzten guraso talde batek 1969. urtean Iruñeako ikastola batekin sortu zuten ikastola Olaztin. Ondoren, 1971. urtean Altsasun sortu zen, eta azkenik 1972. urtean Urdiainen. Azkenean 1990. urtean Haur Hezkuntza legezko bihurtu zen.

Hasieran, Altsasuko ikastolan adin ezberdinetako 39 ikasle zeuden, eta 100 pezeta (lehengo dirua) ordaintzen zituzten hilero, ume bakoitzeko.

Izaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroa Oinez

Iñigo Aritza Ikastolak Etxarri Aranatzeko Andra Mari Ikastolarekin batera, Gurasoen kooperatiba osatzen dute. Egun, Iñigo Aritzak 335 ikasle ditu, eta Ziordi, Olazti, Altsasu eta Urdiaingo umeak daude. Ikastetxea euskalduna izatearekin batera, plurala eta ez diskriminatzailea da, hau da, denei berdin tratatzen zaie. Euskal Herriko  eremu historiko, soziala, politiko, ekonomiko eta kulturalaren barruan, kokatuta dago. Nafarroa Oinez hiru aldiz egin da Iñigo Aritza Ikastolan.

Hezkuntza antolaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

HH, hau da, haur hezkuntza, 0 eta 5 urteen artean dauzkaten haurrak daude, eta Txioka ikastolara doaz (Txioka 2008.urtean ireki zen), LH (Lehen Hezkuntza) 1. eta 2. mailakoekin batera. Handik aurrera, Iñigo Aritza ikastolan hasten dira, 8 urteetatik 16 urte bitarte (8 urteetatik 12 urteetaraino LHn eta 12 urteetatik 16 urteetaraino DBHn, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza).

LH3. mailan kimu proiektua egiten da, eta ondoren LH4tik DBH4ra ekigun ea proiektua erabiltzen da.

Irteerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

LH3 eta LH4. mailakoak irteera ezberdinak egiten dituzte, Zugarramurdira, Ollora… Ondoren, LH5 zuhatzara doaz, eta LH6 eta DBH1 Izabara. Gero, DBH2. mailakoak Allora, eta DBH3. Barriara. Azkenik, DBH4koek ikasbidaiara doaz.

Irteera hauez gain, hainbat irteera gehiago egiten dira, musikalak ikustera, mendira, zinemara, herrira

(Euskal Kultura sustatzeko), eta irteera hauekin Euskararen erabilera ere sustatzen da, aisialdian ere euskaraz hitz egitera bultzatzen da.[1][2]

Erreferntziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Iñigo Aritza Ikastola. Altsasu - Sakana (Nafarroa) - Hau Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza» www.inigoaritza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).
  2. Iñigo Aritza Ikastola. 2020-09-07 (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).