Edukira joan

Ollo (kontzejua)

Koordenatuak: 42°52′02″N 1°51′30″W / 42.86731486°N 1.8584168°W / 42.86731486; -1.8584168
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ollo
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaOllaran
Geografia
Koordenatuak42°52′02″N 1°51′30″W / 42.86731486°N 1.8584168°W / 42.86731486; -1.8584168
Demografia
Biztanleria46 ({{{urtea}}})
Ollo-Ulibarrena

Ollo Nafarroa Garaiko kontzejua da, Ollaran udalerrikoa. Haranaren ipar-mendebaldean dago, 505 metroko garaieran. 53 biztanle zituen 2020an.[1] Haranari eta udalerriari ematen die izena.

XI. mendeko agirietan aipatzen da Ollo lehen aldiz, Iratxeko monasterioak bertan onibarrak zituela eta. Antso VII. Azkarraren 1232ko dokumentu batean ere aertzen da, Olloko petxak edo zergak eguneratu zirela aipatuz[2]..

XIX. mendearen erdialdian irin errota bat eta eskola bat zituen herriak.

Ollo kontzejuko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
50 51 50 50 51 51 48 46

Herriko etxe asko ederrak dira, XVIII. mendeko jauretxe bat nabarmentzen delarik, harri landuzko aurrealdea duena, bi armarrirekin.

Herri muinotik gertu, Senosiainera bidean, Santa Maria baselizaren hondakinak daude. XI. mendean aipatua ageri da, Iratxeko monasterioaren jabetzapeko gisa, baina haren aztarnarik zaharrenak XIII. mendekoak dira, gotiko hasiberrikoak, esaterako oraindik zutik den sarrerako arkua (atea bera horma batez itxia dagoen arren)[2].

Iraileko lehen asteburuan izaten dira herriko jaiak.

Irudi galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Ollo: datos de la entidad. navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-7-11).
  2. a b Informazio panela, Ollo. (). Ollo. (Noiz kontsultatua: 2020-06-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa