Txikipedia:Itxaro Borda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Itxaro Borda Xarriton Baionan, Lapurdin sortu zen 1959ko martxoaren 29an. Euskal idazlea da. Lanbidez, postaria da eta Baionako Santizpirituko bulegoan egiten du lan, Maulen eta Ivry-sur-Seinen (Val-de-Marne) ere aritu da lanean.

Haurtzaroa Nafarroa Behereko Oragarren igaro zuen. Donapaleuko Jean Errekarte lizeoan nekazaritzako batxilergoa lortu eta Historian lizentziatu zen Paueko Unibertsitatean. Mauleko ikastolako gurasoen elkarteko eta Seaskako presidentea ere izan zen 1990eko hamarkadan.

1982an, Maiatz literatur aldizkariaren sortzaileetakoa izan zen. 1984an argitaratu zuen lehen liburua Maiatz argitaletxean: "Bizitza nola badoan". Euskal abeslarientzat kantak idazten ditu eta euskarazko prentsarako artikuluak. Urteetan izan da Berriako kolaboratzaile.