Txikipedia:Koldobike Gezala

Wikipedia, Entziklopedia askea

Koldobike Gezala (Lezon jaio zen, 1917ko abenduaren 7an), eta 2002ko urriaren 17an hil zen, 84 urterekin. [1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koldobike Gezala erraketista
Koldobike Gezala erraketista

Koldobike pilotaria zen. Erraketista profesionala izan zen. Luisa, Luisita eta Gezala ezizenekin jokatu zuen 15 urtez, aurrelari postuan. [1]

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere gursoak Florencio “Pontxio” Gezala eta Barbara Sagarzazu ziren, eta bederatzi anai - arreba ziren: Koldobike, Irene, Regino, Luis, Luke, Miren, Elixabete, Polentzi eta Xabin. [1]

Haurtzaroa eta ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurtzaroa herriko beste edozein neska-mutilen antzekoa izan zuen. Hasieran, eskola nazionaletara eta goiko eskoletara (lehengo unibertsitatea esateko modua) oinarrizko ikasketak egitera, joan zen.  18 urte zituela atera zen Lezotik, eta Donostiara irakaskuntza ikastera joan zen.  21 urterekin hasi zen irakasle moduan lan egiten. Egunez haurrei ematen zizkien klaseak, eta gauez helduei. [1]

Besteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakume Abertzale Batzako kide izan zen.

1938an hasi zen erraketista moduan jokatzen, eta 1953an utzi zuen. Salamankako Tormes, Logroñoko Beti - Jai, Donostiako Gross, Santa Kruz Tenerifeko Tenerife, Kanaria Handiko Las Palmaseko Las Palmas, Balentziako Txiki eta Bartzelonako Txiki - Alai frontoietan jokatu zuen.

2018an, Lezoko frontoiari eta antzokiari bere omenez, Koldobike Gezala izena jarri zioten. [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Koldobike Gezala. 2023-02-02 (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).