Galiziarrak edo galegoak Galiziako herritarrak dira.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2009an Galiziako biztanleak 2.796.089 ziren.
Honela banatzen ziren probintziaka: A Coruñan 1.145.488 pertsona. Lugon 355.195. Ourensen 335.642. Eta Pontevedran 959.764.
Hiri populatuenak hauek dira: Vigo, A Coruña, Lugo, Santiago de Compostela, Pontevedra eta Ferrol, hurrenez hurren.
Hizkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Galiziar gehienak elebidunak dira, eta galiziera eta gaztelania hitz egiten dituzte.
Galiziera latinetik eratorritako hizkuntza da. Portugesak eta galizierak jatorri berdina dute, nahiz eta gero bilakaera desberdina eduki duten.
Erlijioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Galiziar gehienak kristauak dira, katolikoak (%82 baino gehiago).
Musika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Galiziarren musika tresna tradizional ezagunenak gaita galiziarra eta panderoa dira, eta dantza tradizional ezagunenak muiñeirak, jotak edo alalak.
Jaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Entroido
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garizumaren aurretik ospatzen den jaia da, inauterien antzekoa. Jai horietako pertsonaia ezagun batzuk peliqueiroak dira.
Magosto
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egun horretan gaztaina erreak jaten dira eta ardo berria edaten da. Sardina eta txerriki erreak ere jaten dira. Udazkenean ospatzen da, gaztaina jasotzen den garaian.
Emigrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Galiziar jatorria duten pertsona asko daude atzerrian, batez ere Amerikako estatu batzuetan (Argentinan, Txilen, Venezuelan, Brasilen, Uruguain eta Kuban). Centros Galegos elkartean sortu dituzte herrialde horietan.
Galiziar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Rosalia de Castro (1837-1885), idazlea
- Castelao (1886-1950), idazlea eta politikaria
-
Rosalia de Catro
-
Castelao