Txikipedia:Pasaia
Itxura
| Datuak, labur | |
| 🏴 Lurraldea | Gipuzkoa |
|---|---|
| 👨👨👦👦 Biztanleak | 15.820 |
| 🔎 Azalera | 11,34 kilometro koadro |
| 🌄 Altuera | 4 metro |
![]() | |
Pasaia Gipuzkoako udalerri bat da. 16.096 biztanle ditu.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pasaiako udalerria lau barruti edo zatitan banatuta dago, Pasai Donibane, Pasai San Pedro Pasai Trintxerpe eta Pasai Antxo.
Oiartzualdeko eskualdean dago kokatuta eta kostako udalerria da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1770ean Pasai Donibane Hondarribitik banatu zen.
Hogeita hamabost urte beranduago San Pedro Donostiatik banatu zen.
Antxo beranduago sortu zen, eta 1805ean hiru herriak batu ziren gaur egungo herria sortzeko.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019an 16.711 biztanle zituen.
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019ko udal hauteskundeen ondoren, Izaskun Gomez izendatu zuten alkate.

Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2016an herritarren %43,17 euskalduna zen.
Eraikin garrantzitsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pasai Donibanen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Udaletxea Zaharra. XVIII. mendekoa.
- Miranda etxea. XVI. mendekoa.
- San Joan Bataiatzailearen eliza. XVII. mendekoa.
Pasai San Pedron
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Pedro eliza. XVIII. mendekoa.
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Donibane
-
Miranda etxea
-
San Joan eliza
-
San Pedro eliza
-
San Pedro eta atzean Trintxerpe
