Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1985eko apirilaren 16a
Usansolo
🔨
Lanbidea
pilotari
📷
Argazkiak
ikusi
Patri Espinar Labián

Patri Espinar Labián 1985eko apirilaren 16an Usansolon, Galdakaoko auzo batean, Bizkaian, jaio zen euskal pilotari eta futbolaria da. Bere izen osoa Patricia da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patri Espinarrek Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) ikasi zuen eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatu zen.

2019. urteko ekainean Emakume Pilotarien Elkartea sortu zuten, Patri izan zen sortzaileetako bat eta bera da elkarteko presidentea. Elkartearen helburua emakumeen pilota sustatzea, kontzientzia sortzea eta duintzeko asmoa izatea da. Guztira elkarteak eskupitulotan eta palan 80 emakume federatu ditu.

Pilotan ibili baino lehen Patri futbolaria izan zen eta honako talde hauetan jokatu zuen: CFF Bilbaon, Athletic B taldean, Barakaldon, Arratian eta Oiartzun Kirol Elkartean.

Usansolo

Telebista saioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basetxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patrik EITBko Basetxea saioan parte hartu zuen.

El Conquistador del Pacífico[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patrik "El Conquistador" saioko 15. edizioan parte hartu zuen talde berdeko kapitain lanetan. Kapitain lanetan Nagore Osoro Ondarroako patroi eta entrenatzailearekin batera jardun zuen. 6 finalistetatik 3, beraien taldekideak ziren eta horietako bat izan zen Ikurrina eskuratu, eta, beraz, saioko irabazle bilakatu zena.

El Conquistador del Caribe[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patri Espinar (2018)

Espinarrek "El Conquistadorreko" 16. ediziora itzuli da talde berdeko kapitain lanak burutzeko. Edizio honetan Patriren taldea soilik emakumezkoena da.

Saioko hiru kapitulotan Patrik kapitain lanak 14. edizioko irabazlearekin, Eider Alonsorik, partekatu behar izan ditu.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espinarrek honako lehiaketa edota txapelketa hauek irabazi ditu:

    • 2008an Munduko txapelduna Txileko trinkete lehiaketan.
    • Munduko one wall txapelketa:
      • Bakarka (1): 2017
      • Bikoteka (1): 2017.
    • Emakume Master Cup:
      • Lau t'erdikoa (1): 2018.
      • Bikoteka (0): 2018an bigarren.
Patri Espinar (2018)

Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako hauek dira Patrik lortu dituen sari eta errekonozimenduak:

  • 2018an Galdakaon omenaldia.
  • 2018an Galdakaoko II Berdintasun saria, emakume kirolarien lana autortuz.
  • Zirgari Saria 2019 "Ahalduntzea eta balio aldaketa" atalean, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-ren eskutik.