Wikipedia, Entziklopedia askea

Piriniotar baso-igela (Rana pyrenaica) tamaina erdiko animalia anfibioa da, igelen familiakoa. Pirineotako hegoaldean bizi da, zehazki Ordesa eta Perdidoko parke nazional eta Erronkari bailararen artean.

Igel mota hau, neguan eta udaberriaren artean ugaltzen da, uretako eremuetan bereziki gauetan. Bataz besteko, 70 eta 150 arrautza jartzen dituzte. Beraien bizi-zikloa uretan hazten da, larbat bat izanez. Ostean, beraien gorputz-adarrak eta organoak garatzen dituzte, hau da, metamorfosia eginez.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piriniotar baso-igela.

Piriniotar baso-igelak gorputz liraina dauka. Arren gorputz eta buruaren tamaina 33-46 milimetrokoa da, emeena berriz 36-51mm da.

Mutur motza dute eta beste igel motekin konparatuz sudur-zuloak banatuagoak dauzkate. Gorputz-adarrak luzeak dira, bakoitzean 4 edo 5 hatz izaten dituzte.

Igel mota honen kolorea marroi eta gris artekoa da. Uretan hazi egiten da, hasieran larba bat izanez.

Nola ugaltzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piriniotar baso igelaren arrautzak harri baten gainean.

Piriniotar baso-igela negu amaieraren eta udaberriaren bitartean ugaltzen da, hau da, otsailetik apirilera. Igelak uretan ugaltzen dira, hala nola, mendiko ibaietan.

Igel emeek arrautzak harrien azpian uzten dituzte babesteko. Ugaltzeko orduan, arrak leku egokia bilatzen du. Aurkitu duenean, bere bikotekidea kantu baten bidez erakartzen du. Emeak 70 eta 150 arrautza artean jarriko ditu uretan. Hauek beste igel batzuenak baino askoz handiagoak dira eta kolore ilunekoak.

   Ba al dakizu   

Ba al dakizu piriniotar baso-igel emeak arrak baino kolore gorriagoak dituztela?


Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piriniotar baso-igelaren bizi zikloa. Arrautzetan hasten da eta igela bihurtuz amaitzen da prozesua.

Igel baten bizi-zikloa uretan egiten da, eta prozesua larba bat duen arrautza batekin hasten da. Gorputz-adarrik gabe eta zakatzekin jaiotzen da, zapaburu bezala ezagutzen dena. Ondoren, gorputz-adarrak eta birikak garatzen dira, eta zapaburuaren itxura eta barne organoak berrantolatzen dira. Prozesu honen ondorioz, igel txiki bihurtuko da.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piriniotar baso-igelaren janari mota bat: Eulia

Igel hauek harrapariak dira, gainera, hortz oso txikiak dituzte, eta horregatik haien harrapakinak txikiak dira. Ez du ahosabairik eta jaterako orduan, murtxikatu gabe irensten du. Batez ere, intsektu txiki eta beste ornogabeez elikatzen da, hala nola, zizareez, matxinsaltoez, sorgin-orratzez, euliez, eta abar.

Non bizi da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piriniotar baso-igelaren bizilekua (berdez dagoena).

Igel piriniarrari uretan egotea gustatzen zaio, batez ere, mendiko ibaietan edo ur garbietan. Bestetik, oso oxigenatuak dauden leku altuak aukeratzen ditu. Horregatik, 1000 eta 1800 metro arteko altueran bizi den animalia da. Gaur egun, igel hau Erdialdeko eta Mendebaldeko Pirinioetan aurki daiteke. Hau da, Hego eta Ipar Euskal Herrian aurki daitezke. Igel mota hau espezie endemiko bat da, hau da, bakarrik bertan bizi da leku konkretu batera egokitu delako.

   Ba al dakizu   

Ba al dakizu Piriniotar baso igela soilik Piriniotan aurki daitekeela? Hau da, Piriniotatik desagertuz gero, mundu osoak espezie hau galduko lukeela?

Piriniotar baso-igela arriskuan dago?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pirinioetako igela galtzeko arriskuan dago hainbat faktoreen ondorioz. Garrantzitsuenetako bat, bere habitat naturalaren galera da, hau giza jardueraren ondorioz gertatzen ari da, hala nola, urbanizazioa, nekazaritza, errepideen eraikuntza eta baso-ustiapen desegokia.

Piriniotako baso-igelak ur garbiko eremuak behar ditu, ugaltzeko eta elikatzeko hor landaretza egokia dagoelako, eta eremu horiek gero eta urriagoak edo eraldatuagoak daude giza jardueraren ondorioz.

Zer egin ahal dugu Piriniotar baso-igela zaintzeko?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Ba al dakizu, munduan gero eta Piriniotar baso-igel gutxiago daudenez etorkizunean desagertu daitezkela?

Funtsezkoa da jendeak kontzientzia hartzea, oro har, Igel Piriniotarra kontserbatzearen eta biodibertsitatearen garrantzia ezagutzea.

Giza jarduera espezieen mehatxu nagusietako bat da. Espeziea bizi den eremuetan urbanizazioa, nekazaritza, errepideen eraikuntza eta baso-ustiapena mugatu behar dira igela lasai bizi dadin.

Gehiago jakiteko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piriniotar baso igelari buruz gehiago ikasi nahi izatekotan, hona hemen informazioa:

https://www.aranzadi.eus/fileadmin/docs/Rana_pyrenaica/Rana_pyrenaica_esp.pdf

http://www.vertebradosibericos.org/anfibios/ranpyr.html