Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Rita Levi-Montalcini

👶
Jaiotza
1909ko apirilaren 22a
Turin
💀
Heriotza
2012ko abenduaren 30a
Erroma
🔨
Lanbidea
neurologo
📷
Argazkiak
ikusi
Informazio pertsonala 1909ko apirilaren 22an jaioa Turin, Italia Heriotza 2012ko abenduaren 30a (103 urte) Erroma Italia Heriotzaren arrazoia Bihotz-arnas atxiloketa Ikusi eta aldatu Wikidatako datuak Turin ehorzketako hilerria. Ikusi eta aldatu datuak Wikidatan Estatu Batuetako egoitza Ikusi eta aldatu Wikidatako datuak Italiako nazionalitatea Erlijio Ateismoa Wikidatako datuak ikusi eta aldatu Hezkuntza Turineko Unibertsitatean hezi zen Informazio profesionala Neurologia Arloa Hazkunde faktoreagatik ezaguna San Luiseko Washington Unibertsitateko enpresaria Wikidatako datuak ikusi eta aldatu -Ko kidea Arte eta Zientzien Amerikako Akademia Zientzia Akademia Pontifikala Lynx Akademia Nazionala Frantziako Zientzien Akademia Biologia Molekularreko Europako Erakundea TWAS Estatu Batuetako Zientzia Akademia Nazionala (1968tik) Academia Europæa (1989tik) Royal Society Turin Zientzien Akademia (2008tik) Ikusi eta aldatu Wikidaten datuak Bereizpenak Nobel saria 1986an, Estatu Batuetako Zientziaren Domina Nazionala 1987an
Rita Levi-Montalcini, erretratu argazki bat
Rita Levi-Montalcini

Rita Levi-Montalcini (Turin, Italia, 1909ko apirilaren 22a,- Erroma, 2012ko abenduaren 30a) neurologian espezializatutako zientzialari italiarra izan zen. 1986ko Medikuntzako eta Fisiologiako Nobel Saria irabazi zuen, Stanley Cohen-ekin batera, nerbio sistemaren lehen hazkuntza faktorearen 4aurkikuntza egiteagatik. Bere jatorri judua zela eta, Bigarren Mundu Gerra hasi baino lehenago, Estatu Batuetara alde egin behar izan zuen.

Washingtoneko Unibertsitatean, St Luisen zegoenean, bere aurkikuntza garrantzitsuena egitea lortu zuen: nerbio sistemaren hazkuntza faktorea bakantzea lortu zuen ehun kantzerijenoak aztertzean, izan ere, hauek nerbio zelulen hazkuntza azkarra eragiten dute.Txiten enbrioietatik tumore zatiak transferitzen zituen, nerbio zuntzez beteta zeuden zelulei masa bat ezarriz.

Rita Leviren eta Italiako industria farmazeutikoaren arteko kooperazioei buruz eztabaidak sortu ziren. Bertan lanean ari zenean, gangliosidoen inguruko jakintzak hobetu zituen. 1975ean, ,Cronassial (gangliosido jakin bat) izeneko droga bultzatu zuen. Beste ikerketa batzuek, nerbio sistema periferikoan sortutako neuropatientzako onuragarria izan zitekeela ondorioztatu zuten. Baina, gerora, Cronassial tratamendua zuten zenbait pertsonek sindrome neurologiko larriak pairatzen hasi ziren, Guillain-Barré sindromea hain zuzen ere. Alemaniak, beste zenbait herrialderekin batera, 1983an debekatu zuen. Italiak 1993an debekatu zuen.[1]


Rita Levi-Montalcini
  • 1983an Stanley Cohen eta Viktor Hamburgerrekin batera Columbiako Unibertsitatean Louisa Gross Horwitz saria biologian eta biokimikan irabazi zuen.
  • 1986an Stanley Cohenekin batera, Nobel Saria irabazi zuen Fisiologian eta Medikuntzan.
  • 1987an National Medal of Science irabazi zuen, komunitate zientifiko estatubatuarraren onarpen handiena.
  • 1999an FAOko borondate oneko enbaxadore izendatua izan zen.
  • 2001ean Carlo Azeglio Ciampi, italiako errepublikako presidenteak bizitza guztirako senatari izendatu zuen.
  • 2005ean Erroman Europako Neurozientzia Institutua inauguratu zuen.
  • 2006ean Turingo Unibertsitate politeknikoak ingeniaritza biomedikoan honoris causa doktore izendatu zuen.
  • 2008ko urriaren 23an Madrilgo Complutense Unibertsitateak honoris causa doktore izendatu zuen.
  • 2011ko otsailaren 23an McGill Unibertsitateak honoris causa doktore izendatu zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Rita Levi-Montalcini. 2021-03-18 (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).