Wikipedia, Entziklopedia askea

Saladin I.a

Eduki-taula

👶
Jaiotza
1138
Tikrit
💀
Heriotza
1193ko martxoaren 4a
Damasko
🔨
Lanbidea
militar
📷
Argazkiak
ikusi
Saladin I.a.

Saladin I.a edo An-Nasir Salah ad-Din Yusuf ibn, Egiptoko sultan aiubtarra izan zen 1171-1193 urteetan, eta Siriakoa 1174-1193 bitartean. Historiako agintari islamikorik handienetarikoa izan zen.

Islamaren defendatzailea izan zen, baina bereziki ezaguna da Lurralde Santuak gurutzatuei kentzeagatik eta Jerusalem musulmanei itzultzeagatik. Gertaera hura kolpe latza izan zen Mendebaldearentzat.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia kurdu boteretsu bateko semea zen, eta aita Siriako iparraldeko gobernu turkiarraren zerbitzuan jarri zen.

Saladin, beraz, Alepo, Baalbek eta Damaskon hazi zen eta hiri horietan egin zituen erlijio ikasketak. Egiptora abiatutako hiru espedizio militarretan parte hartu zuen lurraldea gurutzatuen esku gera ez zedin, Palestina haien mende baitzegoen jada.

1169. urtean Egiptoko bisir izendatu zuten, eta 1174. urtean, Siriako emirra hil zenean, musulmanen mendeko Siriaz jabetu zen.

1187. urtean Saladinen armadek gurutzatuenak garaitu zituzten Hatinen (Tiberiadestik gertu), Palestinako iparraldean, eta hiru hilabeteren buruan ia Jerusalemgo Erresuma guztia zegoen Saladinen mende.

Horrez gain, hainbat ekintza garrantzitsuetan hartu du parte, adibidez Egiptoko konkistan, Damaskoko eta Siria hegoaldeko konkistan…