Edukira joan

Txikipedia:Toronto

Wikipedia, Entziklopedia askea

Toronto, Kanadan dago eta Ontorioko hiriburua da.  2 794 356 binztanle ditu, eta Kanadako herrialderik populatuena da, eta ipar amerikako bosgarren hiri handiena.

Toronto ospetsua da CN dorrearengatik, 556 metro baititu.  Toronto oso lasaia  da eta gainera kriminaltasun oso gutxi dago, horregatik esaten dute, Toronto leku oso ona dela bizitzeko.

Hau Torontoko CN dorrea da.

Torontoren biztanleria 1861. urtetik igotzen joan da eten gabe.

Torontoko biztanleria 1861tik
Urtea Hiriaren eremua
1861 65 085
1901 238 080
1951 1 117 470
1971 2 089 728
1976 2 124 295
1981 2 137 380
1986 2 192 721
1991 2 275 771
1996 2 385 421
2001 2 481 494
2008 2 503 281
2011 2 615 060

1750. urtean frantsesek Toronto zegoen lekuan Fort Rouillé gordelekua eraiki zuten baina 9 urte beranduago  frantsesak Torontotik joan egin ziren.

1787. urtean ingelesek indiarrei Kanada lurraldea erosi zieten .

1793. urtean Kanada probintziako hiriburu bihurtu zuten, York izenaz. 18. mendean zehar hiria bizkor hazi zen, merkataritza jarduerari esker.

1834. urtean Toronto izena hartu zuen, 19. mendean imigrante asko bertaratu ziren, europarrak eta asiarrak, batez ere, eta hirigintza arazo larriak sortu ziren. Arazo horiei guztiei aurre egiteko 1953. urtean Torontoko metropolia sortu zuten.

Torontok 630km2-ko azalera du. Bere mugak Ontario lakua hegoaldean, Etobicoke creek eta highway 424 mendebaldean, Steeles avenue iparraldean eta rouge ibaia ekialdean daude. Ontorio lakuan duen kostaldea 46km-ko luzeera du.

Torontoren klima oso lasaia da kanadako barnealdeko beste lekuekin konparatuta. Izan ere, neguan -9ºC eta -1ºC arteko tenperatura egiten du,  Kanadako beste leku batzuetan berriz, neguan -30ºC egiten ditu

Hau da Torontoko saskibaloi ekipo hoberena

Toronto da Ipar Amerikako ia kirol liga profesional guztietan ordezkariak dituen Kanadako hiri bakarra famatuenak hauek dira:

Herri eta hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]