Beñat Gaztelumendi
Beñat Gaztelumendi | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Añorga, 1987ko ekainaren 11 (35 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() |
Beñat Gaztelumendi Arandia (Añorga, Gipuzkoa, 1987ko ekainaren 11) bertsolaria da, Unai Gaztelumendiren anaia. Bi aldiz izan da Gipuzkoako txapelduna eta Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean izan zen 2013, 2017 eta 2022an.
Bertsolaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Beñat eta Unai Gaztelumendi elkarren artean 13 hilabeteko tartea duten anaiak dira. 18 urte bete arte dena egiten zuten elkarrekin, baina adin horretatik aurrera bakoitza bere bidea urratzen hasi zen. Bertso-eskoletan elkarrekin aritu ziren: Igeldon hasi ziren, Antiguako Luberrin, gero Hernaniko bertso eskolara, Bilboko Santutxun… Añorgan ere sortu zuten eskola. Anaia bien bideak 2021ean berriz elkartu ziren Bidea da borroka komikia egiteko.[1]
Beñatek Ikus-Entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Bilbon, eta 2008an Bertsoa.com-en hasi zen lanean. Hasieran, kazetari bezala, eta, gero, grabatzen ere bai. 2017 bitarte bertsoa.eusen eta Hitzetik Hortzeran aritu zen, eta 2017tik aurrera bertsotan zentratu zen gehiago. Kolaborazio ugari egiten ditu hainbat hedabidetan.
2018tik, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritzako partaide da, ikerkuntza ataleko arduradun gisa bereziki.[1]
Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hainbat hedabidetan kolaboratzen du: Gaztezulo,[2] Gaur8,[3] Berria,[4] …
2021. urtean, Unai anaiarekin batera, Bertsolari aldizkarian Bidea da borroka komikia plazaratu zuen.[5]
Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2007an jokatu zuen Gipuzkoako txapelketa aurreneko aldiz eta buruz-burukora iritsi zen. Ordutik aurrera Gipuzkoakoan izan diren buruz buruko lehia guztiak jokatu ditu eta 2015ean Alaia Martinekin eta 2019an Agin Labururekin jokatu ondoren txapelduna izan zen.[6][7][8][9]
Bertsolari Txapelketa Nagusian ere finalean izan da eta bietan zazpigarren postua lortu du. Hau da bere palmaresa:

- Bertsolari Txapelketa Nagusia:
- Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa:
- Txapelduna (2): 2015, 2019.
- Bigarrena (2): 2007, 2011.
- Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa:
- Txapelduna (6):
- Handitan: 1999, 2000, 2001
- Txikitan: 2002,[10] 2003, 2004.
- Txapelduna (6):
- Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa:
- Txapelduna (2): 2002, 2003.
- Bigarren (2): 2004, 2005.
Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Berritxu saria (1): 2004
- Lizardi saria (1): 2007
- Abra saria (1): 2006
- Hernandorena saria (1): 2006
- Zarauzko Kopla Txapelketa (1): 2011
- 2013: Argia saria, bertso.com (bertso.eus gero)[11]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b «Bidea da borroka» ZUZEU 2021-09-13 (Noiz kontsultatua: 2022-02-19).
- ↑ Gaztelumendi, Beñat. «Gaztezulo aldizkarian "Beñat Gaztelumendi" bilaketaren emaitza, idazle eta albiste-gai. 40tik gora albiste» Gaztezulo (Gaztezulo) (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
- ↑ «naiz: beñat gaztelumendi - 1» www.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
- ↑ Gaztelumendi, Benat. «Benat Gaztelumendi» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
- ↑ «"Bidea da borroka" komikia: Bertsolaritza abiapuntu, denok jartzen gaitu ispilu aurrean» Slump doktorearen zaintiratua 2021-11-23 (Noiz kontsultatua: 2021-11-23).
- ↑ Berria. «Beñat Gaztelumendi Gipuzkoako bertsolari txapelduna» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-19).
- ↑ Mantxola Urrate, Manex. (2019-12-17). ««Uste dut finala ez dela parekidea izan, txapelketa bera ez delako izan»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ibarguren, Sara. (2019-12-15). «Beñat Gaztelumendi, Gipuzkoako txapeldun bigarren aldiz» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-19).
- ↑ (Ingelesez) Hedgecoe, Guy. (2020). «Language the winner as Basque poets face off for glory» The Irish Times (Noiz kontsultatua: 2022-02-19).
- ↑ «Gaztelumendi anaiak nagusi Eskolarteko Bertso Txapelketan» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
- ↑ «Banatu ditugu 2013ko ARGIA Sariak» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beñat Gaztelumendi ![]() |
- Beñat Gaztelumendi Bertsozale Elkartearen webgunean
- Beñat Gaztelumendi hedabideetan.Prentsa: 140tik gora albiste Bertsozale Elkartearen webgunean
- Beñat Gaztelumendiren bertso-saioen grabazioak. Grabazioak: 700 baino gehiago, Bertsozale Elkartearen webgunean
- Gpuntua: Beñat Gaztelumendi
- Beñat Gaztelumendi Bertsoa, bideoa