Txillardegi Liburutegia (bertsoak)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txillardegi Liburutegia (bertsoak)
Jatorria
Argitaratze-data2022
IzenburuaTxillardegi Liburutegia
Ezaugarriak
Genero artistikoaZortziko txikia
Hizkuntzaeuskara
bertsoa.eus…

Txillardegi Liburutegia bertso sorta bat da, Unai eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek 2021an egin zutena.[1][2][3][4]

Txillardegiren heriotzaren 10. urteurreneko ekitaldi nagusian plazaratu zuten bertso-papera 2021ko urtarrilaren 15ean, Donostiako Antigua auzoan haren omenez Mikel Herrero artistak egindako horma irudiaren aurrean, dozenaka lagunek inguratuta.

Txillardegiren ekarpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi goitizenaz ezagunagoa, donostiar ingeniari, hizkuntzalari, idazle eta politikaria izan zen.[5]

Txilardegi murala.

Haren eragina hainbat arlotan nabari da:

Eskaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unai eta Beñat Gaztelumendi

Donostiako Udal Liburutegiari Txillardegiren izena jartzeko eskaria da, bertsotan. Donostiako kale izendegiaren errepasoa egiten dute, Txillardegiri beste hainbati egin moduko aitortzarik egin ez diotela erakusteko. Hori garbi ikusten da bertso hauetan:[14]

« [...]

Etorbide zabala da Isabel II.a / Karlos I.a ez da ez periferia / Maria Kristinak dauka bere jauregia / eta Txillardegik non du liburutegia?

[...]

Zein da Donostiaren iruditegia? / zeinen izena dugu, zeinen aurpegia / justua izan dadin gure izendegia / Txillardegik behar du liburutegia.

»

Txillardegiren ekarpenen maila ikusita bertsoetan konparazio batzuk egiten dute. Horrela, Donostian Txillardegi donostiarrak ez dauka kalerik baina bertsoetan aipatzen diren beste hauek badute:

Txillardegiren liburutegia bertso-sortako kaleek zenbat bisita jaso duten Wikipedian 2015-2023 tartean. Txillardegi da pertsona bisitatuena, guztira laugarrena Frantzia, Londres eta Madrilen ostean.[15]

Bertsoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira 8 bertsoak:[1]

1.Donostian kaleei
zuzendu begia:
gaur Duque de Mandasen
hasten da Egia
Konstituzio plazan
ze erromeria
ta Txillardegik non du
liburutegia?

2.Urbietan erosten
nuen loteria
Garibain saltzen zuten
zenbait lentzeria
Colonek kale bat du
hau da miseria
ta Txillardegik non du
liburutegia

3.Etorbide zabala
da Isabel IIa
Karlos lehena ez da
ez periferia
Maria Cristinak dauka
bere jauregia
ta Txillardegik non du
liburutegia

4.Londresek hotel bat du
hori da egia
Madril etorbidea
ez da huskeria
Frantzia paseoa
Grosen arteria
ta Txillardegik non du
liburutegia

5.Zumalakarregin da
anbulategia
Matia kalera joan
ohi da gaztedia
Pio Barojarena
da kiroldegia
ta Txillardegik non du
liburutegia

6.San Martinen zegoen
lehenago feria
Artzai Onak zainduko
du arditegia
Urgullen kristo zahar bat
dago eskegia
ta Txillardegik non du
liburutegia

7.Xalbadorrek kale bat
dauka zilegia
“Bertsolari Txirrita”
ze izen heavya
Bilintxek kale bat du,
bueno ez, erdia
ta Txillardegik non du
liburutegia.

8.Zein da Donostiaren
iruditeria
noren izena dugu
noren aurpegia
juxtua izan dadin
gure izendegia
Txillardegik behar du
liburutegia

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Gaztelumenditarren bertso jarriak Donostiako izendegia gaitzat hartuta» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  2. Aperribai, Julen. ««Zauria orbaintzeko» eskea» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  3. Gerindabai. (2022-01-16). «Gerinda Bai: TA TXILLARDEGIK NON DU LIBURUTEGIA? UNAI GAZTELUMENDIREN BERTSO SORTA EDERRA» Gerinda Bai (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  4. Zabala, Edu. (2022-01-15). Ta Txillardegik nun du liburutegia? Beñat eta Unai Gaztelumendiren bertso sorta ederra.. Youtube (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  5. Etxebarria Bilbao, Jose Ramon. (2020). Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan (Bigarren argitalpena zuzendua). Udako Euskal Unibertsitatea, 12 or. PMC 1222923008. (Noiz kontsultatua: 2021-11-30).
  6. Petxarroman, Iñaki. ««Arraunlari bat jarri zen kapitainaren aulkian» "Euskara batuaren eraikuntzari Txillardegik egindako ekarpena (...)"» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-12).
  7. «Leturiaren egunkari ezkutua. Txillardegi», Euskal Literaturaren Hiztegia.
  8. Ugarte Irizar, Itziar. «Literaturan ere lorratza» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-13).
  9. Etxaniz Iriondo, Maider. (2016). «Joseba Leturia kalekume agnostikoa» Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (Uztaro 99): 51–112. ISSN 1130-5738. (Noiz kontsultatua: 2019-02-14).
  10. Txillardegi., Álvarez Enparantza, José Luis,. (1994). Soziolinguistika matematikoa. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 84-86967-58-9. PMC 907371297. (Noiz kontsultatua: 2021-10-16).
  11. Alvarez Enparantza, Jose Luis (Txillardegi). (2010). Hacia una socio-lingüística matemática. Euskal Soziolinguistika Institutua ISBN 8460737675. PMC 433119180. (Noiz kontsultatua: 2019-02-15).
  12. Larresoro.. (1993). Antigua 1900. Caja Gipuzkoa San Sebastián PMC 33428312. (Noiz kontsultatua: 2021-10-16).
  13. (1929-2012), Txillardegi,. (2004). Santa Klara, gure uharte ezezaguna. Kutxa Fundazioa = Fundación Kutxa ISBN 84-7173-448-6. PMC 863171678. (Noiz kontsultatua: 2021-10-16).
  14. Aperribai, Julen. «Donostiako Udalari Txillardegi ofizialki aitortu dezan eskatu diote Antiguan, «zauria orbaindu» dadin» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  15. «Bisiten Analisia Wikipedia. Txillardegi.» pageviews.wmcloud.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-23).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]