Txipia
| Txipia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jaiotza | Donostia, 1914ko otsailaren 4a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Heriotza | 1998ko urria (84 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Izengoitia(k) | Txipia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Tomás Agirre Etxebeste ezizenez Txipia (Donostia, Gipuzkoa, 1914ko otsailaren 4a - 1998ko urria), futbolari donostiarra izan zen. Real Unión, Real Sociedad eta Sporting de Gijón taldeetan jokatu zuen.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hastapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donostiako Vasconia Kirol Klubean hasi zen jokatzen[1] eta ondoren Irunera joan zen[2]. Real Unión taldean 1933-34 denboraldian bigarren mailan hasi zuen ibilbidea. Aurreneko denboraldian gol bakarra sartu zuen 9 partidatan. Real Uniónen 1940 arte egon zen, tartean Gerra Zibilak futbol liga hiru urtez eten zituen. Irungo taldearekin guztira 38 partida jokatu zituen eta 14 gol sartu.
Realarekin lehen mailara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1940. urtean bigarren mailan zegoen Realak fitxatu zuen eta aurreneko denboraldian 23 gol sartu zituen Ligan, 3 Kopan eta beste 2 igoera play-offean[3], tartean izan ziren Atotxak ezagutu duen gol festa handienean sarturikoak. 1941eko urtarrilaren 8a zen eta Realak 14-2 garaitu zen Valladolid. Txipiak hauetatik 5 gol sartu zituen[4]. Denboraldia bikaina izan zen eta Realak lehen mailara igotzea lortu zuen. Txipiak 7 gol sartu zituen lehen mailako denboraldi hartan eta beste lau Kopan[3]. Realak ordea bigarren mailara itzuli beehar izan zuen, azken postuan gelditu baitzen. Hamarkada hartan "igogailu taldea" ezizena hartu zuen Realak izan ere hiru aldiz igo eta hiru aldiz jaitsi baitzen[5].
Txipiak bi denboraldi soilik egin zituen Realean. Guztira 60 partida jokatu zituen eta 37 gol egin zituen[6].
Sporting de Gijón
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1942an Gijónera joan zen. Talde asturiarra ere bigarren mailan zegoen eta mailaz igotzea zuen helburu. Horretarako Martin Markuleta entrenatzaile donostiarra fitxatu zuen eta hark berarekin eraman zuen Txipia[7]. 10 gol sartzera iritsi zen arren taldeak ez zuen helburua lortu[8]. Markuletak taldea utzi zuen eta Txipiak jarraitu zuen. Hurrengo denboraldian Txipiak zortzi partida soilik jokatu zituen, golik ez, hala ere Sporting lehen mailara igo zen.
Azken taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1945-46 denboraldia Club Gimnàstic de Tarragona taldean egin zuen[8], 2. mailan eta hurrengoa CD Logroñés taldean, 3. mailan. Errioxako taldearekin 24 partida jokatu zituen eta 16 gol sartu zituen[2]. Azken urte bat egin zuen Tolosan[8].
Klubak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Kluba | Herrialdea | Urtea |
|---|---|---|
| Vasconia Kirol Kluba | Euskal Herria | -1933 |
| Real Unión | Euskal Herria | 1933-1940 |
| Real Sociedad | Euskal Herria | 1940-1942 |
| Sporting de Gijón | Espainia | 1942-1945 |
| Club Gimnàstic de Tarragona | Katalunia | 1945-1946 |
| CD Logroñés | Espainia | 1946-1947 |
| Tolosa | Euskal Herria | 1947-1948 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Sociedades Gastronómicas» www.sociedadesgastronomicas.com (kontsulta data: 2021-04-03).
- ↑ a b «Chipia» www.xn--elblogroes-09a.com (kontsulta data: 2021-04-03).
- ↑ a b (Ingelesez) «Real Sociedad» www.realsociedad.eus (kontsulta data: 2021-04-03).
- ↑ «R. SOCIEDAD 14-2 R. VALLADOLID - WWW.FUTBOLNOSTALGIA.COM» www.futbolnostalgia.com (kontsulta data: 2021-04-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) 19/07/2013. «El equipo “ascensor”» www.realsociedad.eus (kontsulta data: 2021-04-03).
- ↑ «Tomás Aguirre Echeveste (Real Sociedad)» atotxa.org (kontsulta data: 2021-04-03).
- ↑ «TEMPORADA 42-43» www.arandaarquitectos.com (kontsulta data: 2021-04-03).
- ↑ a b c «Chipia, Tomás Aguirre Echeveste - Footballer» www.bdfutbol.com (kontsulta data: 2021-04-03).