Txomin Jakakortajarena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txomin Jakakortajarena
Bizitza
JaiotzaBerastegi1906ko abenduaren 19a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBerastegi1993ko martxoaren 24a (86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, erlezaina eta apaiz katolikoa
KidetzaEuskerazaintza
Zerbitzu militarra
Adar militarraEusko Gudarostea
Graduateniente
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Literaturaren Zubitegia: 506

Txomin Jakakortajarena (Berastegi, Gipuzkoa, 1906ko abenduaren 19a - Berastegi, 1993ko martxoaren 24a) euskal idazlea, itzultzailea, apaiza eta erlezaina izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andoaingo eta Gasteizko apaizgaitegietan ikasi ondoren egin zen apaiz. Espainiako Gerra Zibilaren garaian, gudarien kapilau izan zen, eta ondoren Frantziara eta Argentinara erbesteratu zen. Harenak dira Aingerutxoa, Gure astoak, Maite eziña, Burgos aldeko eizak, Irri-bertsoak eta Len euzkotarra olerkiak.

Argentinan erlezaintza irakatsi zuen. Lan haren erakusgarri da Euskal Herrira itzuli eta, 1988an, argitaratu zuen Erlezaintza izeneko liburua (bi liburuki). Bestalde, euskaldunen odol bereziari buruz saio bat argitaratu zuen 1990ean, Rh ezezkorra euskaldunetan izenburupean, eta autobiografia bat, Bizitzan bi goi-asmo (1991) izenekoa. García Vellosoren El árbol de Guernica (Gernikako Arbola) eta José Hernández-en Martín Fierro (Matxin Burdin) obrak itzuli zituen euskarara. Kardaberaz Bazkunako eta Euskerazaintzako kide izan zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olerkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aingerutxoa
  • Gure astoak
  • Maite eziña
  • Burgos aldeko eizak
  • Irri-bertsoak
  • Len euzkotarra

Erleizaintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Erleizaintza (1988)

Autobiografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bizitzan bi goi-asmo (1991)
  • Edozein euzkaldun baten bizikerak (1992)

Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Rh ezezkorra euskaldunetan (1990)

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]