Uadi Auja

Koordenatuak: 31°55′40″N 35°31′19″E / 31.9278°N 35.5219°E / 31.9278; 35.5219
Wikipedia, Entziklopedia askea
Uadi Auja
Motaerreka eta Uadi
Geografia
Map
Koordenatuak31°55′40″N 35°31′19″E / 31.9278°N 35.5219°E / 31.9278; 35.5219
Occupied territoryZisjordania
IturburuaEin Samia (en) Itzuli eta Mount Hazor (en) Itzuli
Bokalea
()
Jordan

Uadi Auja (arabieraz: وادي العوجا‎‎) batzuetan Ouja esaten zaio, eta hebreeraz Nahal Yitav (hebreeraz: נחל ייט"ב‎) Palestinako Zisjordania eskualdean dagoen uadia (harana) da, bai eta ura sortu duen uharra ere.

Ein Samia iturburuan sortzen da eta ekialderantz jotzen du. Jeriko hiriaren iparraldean Al-Auja herrixka zeharkatzen du eta azkenik urak Jordan ibaian isurtzen ditu.

Izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Al-auja izenak "meandro egilea" esan nahi du. Bada Israelen Yarkon ibaia, arabieraz Nahr al-Auja esaten zaiona eta ez da harekin nahastu behar. Lehen Mundu Gerra garaian "Bi Aujen lerroa" izendatu izan zitzaion haran biak lotzen zituek irudizko lerro estrategikoari[1].

Hebreerazko Nahal Yitav izenak 1970. hamarkadan ezarri zen Yitav asentamenduari egiten dio erreferentzia, "Yitav ibaia" esan nahi du literalki. Yitav aldi berean Yitzhak Tabenkin politikari sionistaren akronimoa da[2].

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

35 kilometrotako luzera du eta basamorturen eta Zisjordaniako muinoen artean muga egiten du. 200 km2-ko arro hidrografikoa osatzen du. 1000 metrotatik itsasoaren mailatik -315 metrotaraino jaisten da, hori baita Jordan ibaiarekin elkartzen den guneak duen altuera.

Hazor mendiaren ekialdeko maldan sortzen da, Ein Samia iturburuan, eta ekialderantz jotzen du. Jordango Rift Haranera iritsi aurretik arroil sakon eta estua sortzen du, 3 kilometroko luzerakoa. Errekaren zati horretan hainbat urjauzi sortzen dira[2].

Ein Samia iturburuko urak desbideratu egiten dira Ramallah hiria hornitzeko[3]. Hiriaren ur beharren %30a asetzen ditu. Al-Auja herriko nekazalgunean ere erabiltzen da ura. Honen ondorioz uadia lehorra egoten da urtearen sasoi gehienean[4].

Turismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beduinoen gamelu taldea ibaiertzean.

Aujaren iturburuak 9 milioi metro kubiko ur ekoizten ditu urtean. Oasi txiki bat da eta ondorioz milaka turista bisitari izaten ditu.

Bigarren Tenpluaren garaian eraikitako bi akueduktu daude. Bata Ḳanât el Manîl ("el Manil ubidea") da eta Jeriko iparraldeko Jordan ibaira eramaten ditu urak[5] eta bestea Ḳanât Farʻûn ("Faraoiaren ubidea") da, Archelais antzinako hiri gotortura ura eramaten zuena[6].

Uadi Aujako arroilaren zatia natur erreserba da 2000. urtetik. Labar handiak ditu[7] eta hegazti harrapari eta landare bizikor bitxiak aurkitzen dira han.

Mendizaleek atsegin dituzte Uadi Aujan dauden ibilbideak, Uadi Qeltekoak baino isolatuagoak direnez ez daude hain masifikaturik[3]. Artzai beduinoek ere ibibide hauek berak erabiltzen dituzte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Volume VII - The Australian Imperial Force in Sinai and Palestine, 1914-1918 (10th edition, 1941)» www.awm.gov.au (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
  2. a b Sefi Ben Yossef. (2001). The New Israel Guide: Judean Desert and Dead Sea Valley. , 169–171 or. ISBN 965-07-0900-2..
  3. a b (Ingelesez) Hiking Wadi Auja – Hantourism. (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
  4. Szepesi, Stefan. (2012). Walking Palestine: 25 Journeys Into The West Bank. Oxford: Signal, 201 or. ISBN 978-1-908493-61-3..
  5. (Ingelesez) Kufr Malek to Al-‘Auja - Palestinian Heritage Trail. 2017-01-30 (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
  6. (Ingelesez) «The Manasseh Hill Country Survey Volume 5: The Middle Jordan Valley, from Wadi Fasael to Wadi 'Aujah [1 ed. 9789004400863, 9789004400849»] ebin.pub 0409-08-30 (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
  7. (Ingelesez) GmbH, Westend61. «Wadi Auja gorge in spring, Ramallah and al-Bireh, West Bank, Palestine stock photo» Westend61 (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]