Edukira joan

Ugarit

Koordenatuak: 35°36′07″N 35°47′08″E / 35.60194°N 35.78556°E / 35.60194; 35.78556
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ugarit
𐎜𐎂𐎗𐎚
Kokapena
Herrialdea Siria
Siriako muhafazahLatakia eskualdea
Koordenatuak35°36′07″N 35°47′08″E / 35.60194°N 35.78556°E / 35.60194; 35.78556
Map
Historia eta erabilera
IrekieraK.a. VI. milurtekoa
SuntsipenaK.a. 1190(e)ko hamarkada

Ugarit[1] (ugariteraz: 𐎜𐎂𐎗𐎚‎, ʼUgart; arabieraz: أُوغَارِيت‎ Ūġārīt edo أُوجَارِيت Ūǧārīt; hebreeraz: אוּגָרִית‎Ugarit) Siriako kostaldeko antzinako hiri-estatua izan zen, egungo Latakia (antzinako Laodice)[2] hiriaren iparraldean eta Zipre irla parean zegoena (113 bat Km. daude Latakia eta Zipreko ekialde artean).

Funtsezko eginkizuna izan zuen inguruko merkataritza-gune eta kulturen harremanetarako gune gisa, nahiz eta politikoki, ez zuen inoiz funtzio garrantzitsurik izan.[3] Bertan, Mesopotamiako kulturak (hala nola Sumer eta Accad) beste kultura batzuekin bildu ziren, hala nola, eta Egipto, Zipre, Kreta, Mizenas eta abarrekin. Ekialde Hurbileko zibilizazio handien historian funtsezko hiria izan zen, bereziki Egiptok Sortaldean basailu-estatuak izan zituen garai distiratsuan, Tell el-Amarnak funtzionario egiptoarren, ugaritarren eta beste nazionalitate batzuen artean izan zuen korrespondentzia diplomatikoan zehatz erregistratua geratu zen aldia. Ugaritiko hiri-estatuak, gainera, ekarpen garrantzitsuak egin zituen idazketan eta erlijioan, bai semitikoan, bai judaismoaren hasierako faseetan, hermetismoan, beste korronte erlijioso eta filosofiko batzuen artean. Korronte horiek oinarri hartu zituzten gaur egun, oraindik bizirik dirauten erlijioek, bai kristautasunean, bai islamismoan bertan.[2]

Feniziar hirien artean iparraldeen dagoen da, eta bertan asmatu zuten gorrindola tindagaia.[2]

Kanaandarrak ziren, semitak, eta hegoaldeko hirietako feniziarrekin ahaidetuak zeuden, geroago Levanteko kostaldeko hiri-estatu komertzial garrantzitsuak izango ziren hirietan bizi zirenak, hala nola Tiro, Sidon edo Biblos. Hiri honek harreman komertzial garrantzitsuak izan zituen Egiptorekin, Tell el-Amarnako korrespondentzian deskribatzen den bezala, non funtzionario egiptoarrek Ugarit eta inguruko beste hiri batzuekin komunikatzen ziren. Egiptok basailu-estatuak mantendu zituen Sortaldeko eremuan, Ugarit izan zitekeen bezala aldi baterako, eta datu horiek lehen aipatutako Tell el-Amarnako gutunei esker ezagutzen ditugu.

Idazketaren historian ere oso garrantzitsua da, bertako alfabeto fonetikoak (Antza, Historiako lehena) eragin sakona izan zuelako ondorengo beste idazkeratan.

Indusketa arkeologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Baal ekaitz-egilearen eta orriz egindako burukoa duen Baalen estelak Louvre museoan

Hiriaren hondakinak 1929an aurkitu ziren Ras Shamra herrian eta geroztik aurkitu aztertu egin dira Ras Shamran (arabieraz: رأس شمرة). Hondakinen arabera, bost bizialdi zehaztu dira. Maila horietako zaharrena (V.a) Neolito dagokio, eta okupazio berriena (I.a) eten egiten da Itsasoko Herriek (Ekialde Hurbilera migratu zuen Brontze Amaierako herri-talde bat) suntsitu zutelako hiria K. a. 1200. urtea baino lehentxeago.

IV. eta III. mailak IV. eta III. milurtekoei dagozkie zati batean, eta bertan aurkitu diren zeramika-puskek mesopotamiar herriekin izan zituzten hartu-emanak erakusten dituzte. II. eta I. mailek hiria merkataritza- eta kultura-gune garrantzitsua izan zela erakusten dute. II. mailan Egiptorekin izan zituen harremanen aztarnak aurkitu ziren, eta I. mailan, Hititen Inperioarekin izan zituen erlazioen testigantzak. Maila horietan aurkitu dira monumenturik garrantzitsuenak ere: Dagon (II. milurtekoaren hasierakoa) eta Baal jainkoei eskainitako tenpluak, gotorlekua eta jauregia. Jauregian Ugariteko hizkuntzan, hau da, idazkera kuneiformezko hizkuntzan idatzitako artxiboak aurkitu dira.[4]

Errege Jauregia. Ugariterazko testuak. Beste indusketa batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ugarit eta Siriako beste hiri-estatuek kokapena K.a. II. milurtekoan (Brontze Aroa)

1928an, Mahmoud Mella az-Zir nekazari alauiak Ugariteko nekropolirako sarbidea aurkitu zuen.[5] Hori izan zen hiriaren aurrien kokapen zehatzaren aurkikuntza modernoa, ordura arte erreferentzia historikoak besterik ez baitziren. 1928an topatutako lekua identifikatzea lortu zen, Kretako zeramikan marraztutako mapa batzuetan, Ugarit hiriaren koroapena adierazten zelako.[2]

Aurkikuntza arkeologiko modernoari esker, esplorazio-eremu garrantzitsua ireki zen. Une horretan, Siria, frantziar agintepean zegoen eta Louvre museoko zuzendaria zen René Dussaudek Claude Schaeffer frantziar arkeologoari agindu zion hura ikertzeko.

Minet el-Beida, Ugarit hiriko portuaren aurriak. Airetik hartutako argazkia.

Ikerkuntza garrantzitsuenak, beraz, C. Schaefferrek egin zituen hiriaren garai goreneko aldi handi batean Errege Jauregi izan zitekeen eraikinean. Han, 90 gela eta bi liburutegi pribatu topatu ziren, eta liburutegietan, oholtxoetan idatzitako testuak. Liburutegi horietako bat Rapanou izeneko pertsona batena izan zen, eta diplomatikoa izan zitekeen, nazioarteko harremanei buruzko eskuizkribu asko aurkitu baitziren bertan. Liburutegi oparoa da, testu diplomatikoak ez ezik, erlijiosoak, politikoak —Ugariteko errege-erreginen zerrendak, sumertarren garaitik inguru horretako herriek zuten erregistro-ohitura zen—, merkataritzakoak, juridikoak —legezko kodeak, lurren salerosketak—, zientziari buruzkoak, administraziokoak eta literarioak ere bai baitzeuden. Testu horiek, gehienbat, alfabeto kuneiformez idatziak, tokiko hizkuntzan egoteaz gainera —Ugariteko populazioa herri semita zen—, Ekialde Hurbileko garaiko hizkuntza nagusietan ere bazeuden; besteak beste, akadieraz, sumerieraz, hurrieraz, luviteraz eta egiptoeraz (azken biak idazkera hieroglifikoan). Horrek agerian uzten du hiriaren kokapen estrategikoa, bai Asia Txikiaren eta Mesopotamiaren arteko lurreko komunikazioei dagokienez, bai Ekialde Hurbileko beste herrialde batzuetara itsasoz sartzeko sarbide gisa.[2]

Ondorengo indusketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ras Shamrako indusketetan aurkituatko zigilua. lehen Brontze Aroa I / Uruk Aroa, c. K.a. 3300-3200.

Ondoren egin ziren indusketetan, 1958an, 1973an, 120 oholtxo topatu zituzten[6] eta 1994an, 300,[7] eta urte horietako bakoitzean, liburutegi baina topatu zuten; guztira, beraz, bost identifikatu dira (hiru horiek eta aurrez Errege Jauregian topatutako biak). Lehen aurkikuntzako oholtxoak merkatu beltzean saldu ziren, eta ia osorik berreskuratu zuen Claremonteko Teologia Eskolako Antzinatasun eta Kristautasun Institutuak. Horien itzulpen eta interpretazio zientifikoa Loren R. Fisherrek argitaratu zuen, 1971n.[8]

Ras Shamran aurkitutako urrezko patera, Baalen tenplutik gertu. XV-XIV. mendea.

Bideen gurutzaketa hori K.a. 6.000 urtetik aurrera garatu zen, garai neolitikoetan, eta ordurako bere garapen goiztiarragatik, Sortaldean garrantzizko kokalekua izan zen. Baina Brontze Aro Berantiarrean eta Burdin Aroan bereziki nabarmendu zen eta horrek bihurtu zuen hiriaren aldirik klasikoena eta biztanleriari eta garapen ekonomiko eta kulturalari dagokionez, oparoena —K.a. XII. mende ingurua.

Iparraldeko herri semita zen, hegoaldeko kanaandarren senide hizkuntzaren eta erlijioaren aldetik. Iturri historikoek azpimarratzen zutenez, hiri-estatu honek 2.000 Km2 inguruko azalera zuen bere landa-eremuekin, eta zergak bidali zizkion Egiptoko faraoiari zenbait alditan, eta harreman politiko eta komertzial garrantzitsuak izan zituen Alasiyako Erresumarekin, beharbada Zipre uhartea. Bere goraldia K.a. 1450 eta K.a. 1180 urteen artean hedatu zen. K.a. XX. mende inguruan, hiriaren berri zehatza izan zenetik, Egiptoko korrespondentziak Ugarit hiri gisa aipatzen du, eta ez Neolitoko herrixka gisa. K.a. XIX. mende inguruan, Ekialde Hurbileko Ugarit historikoarekin izandako harreman komertziala finkatuta zegoen, Ebla hiri-estatuako estelen aipamenek erakusten duten bezala.[2]

Garai klasikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Basurde buruaren forma duen ritoia (errituetarako erabiltzen zen edukiontzia).

Asiako Tutmosis III.ek Asian egin zituen kanpainek (ca. K.a. 1479 – 1425), Ugarit erresuma Egiptoren orbitan kokatu zuten, eta Egiptok kontrolatutako iparraldeko lurraldea bihurtu zen. Dena den, ez dakigu zer punturaino egon zen Niloko inperioaren menpean, aurkitu diren dokumentu batzuk bestelako egoera bat iradokitzen dute eta.[3] Hala eta guztiz ere, Egiptorekiko lotura kulturala eta komertziala handia izan zen, eta hiksoaek faraoien herrialdetik kanporatuak izan zirenean, boterea lortu zuten Ugariten, kasta nagusia izatea lortu zuten arlo politiko eta ekonomikoan eta Ugarit bere goraldirik handienaren hasiera zuzendu zuten (K.a. XVI. eta XV. mendeak). Gero Karkemishek (K.a. XIV. mendea), eta azkenik hititek (Hatti) (K.a. XIII. eta XII. mendeak) Ugarit herri zergadun bihurtu zuten.

Ugarit Hattirekiko menpekotasun militar eta politikoa[3] mantendu zuen amaierara arte. Itsasoko Herriek, XII. mendean, Ugarit suntsitu zuten bere aberastasunak erakarrita, baita, eta agian aldi berean, Egeo, Anatolia eta hititen hiri garrantzitsuak, eta Egipto ere eraso zuten arrakasta gutxiagorekin. Erregistro historikoek adierazten dute Ugarit herritik laguntza eskatu zitzaiela inguruko herriei, ugaritikoekin ahaidetuta zeudenei, eta horiek ez zirela joan, hala nola Damasko, Alepo, Karkemish edo Antiokia.[2]

Ahate formako ontzia, makillajea gordetzeko diseinatutako apain-mahaia. Hipopotamozko letaginaz egina K.a. XIII. mendeaa. Minet el-Beidatik dator, Ugarit hiriko itsasportua zena.

Gutun batean, eraso haiei erantzun eraginkorra emateko gai ez zela ere aitortzen zuteko Ugariteko arduradunek. Hori eragozten zioten arrazoiak oso zehatzak ziren: bere armadaren zati handi bat hititei laguntzera bidali behar izan zuen, bere flota Liziako eskualdean zegoen bitartean, hau ere Anatoliako kostaldeko eskualde hartan itsasoko herrien aurkako borrokan inplikatua. Ugarit, une dramatiko haietan, ezin izan zen gehiago saihestu bere betebehar militarrak hititen inperioarekiko. Emaitza oso ezaguna da: itsasoko herriek hiria behin betiko arpilatu eta suntsitu zuten, eta hiru mila urte baino gehiagoz abandonatuta eta ahaztuta egon zen.[3]

Goian azaldutako bertsioaren aurka, ikerketa berrienek zalantzan jartzen dute Mediterraneo ekialdeko zenbait estatu Brontze Aroaren amaieran desagertzea Itsasoko Herrien 1.200 inguruko inbasioari leporatzea besterik gabe. Hainbat eragilek bat egin zutela esaten da: lurrikarak, lehorteak, inbasioak (ez bakarrik Itsasoko Herriena), barne-matxinadak, merkataritza-sistemaren kolapsoa eta, azkenik, estatu-egituren krisia.[2]

Ugariteko erregeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taulatxoen irakurketaren arabera, hauk izan ziren mandatariak:[9][10]

Ugariteko alfabetoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ugariteko alfabetoa

Jatorri mesopotamikoko idazkera kuneiformea ordeztu zuen alfabetoa XV. mende inguruan sortu zen. Eztabaidagai da hau izan ote zen historiako lehen alfabetoa edo feniziarra. Edonola ere, ugaritikoa eta feniziarra alfabeto semitaren hasierako etapak izan ziren, munduko beste alfabetoak sortu zituena eta aramear garaian sendotu zena. 30 karaktereko alfabeto ugaritikoak hizkuntza ugaritikoaren ahozkotasuna hobeto islatzen zuen Egiptoko hieroglifikoak edo mesopotamiar ziriak baino. Bide batez, beste edozeinen hizkuntzaren ahozkotasunera moldatzeko potentziala zuen. Gainera, aukera ematen zuen gertaerak eta betebeharrak jende gehiagori ezagutarazteko. Literaturarako eta idatzizko erregistrorako sarbidea zabaltzen zuen alfabeto horrek eta eskribena baino biztanle kopuru handiago batengana iristen zen. Ordura arte Ekialdeko estatu honetan eta beste batzuetan idazten eta irakurtzen zuten bakarrak eskribak ziren. Horrek azaltzen du izan zuen arrakasta, bai tokikoa, bai nazioartekoa. Iraultza bat izan zen, feniziarrek munduan zehar sakabanatua lehenik, eta gero, haiekin kontaktuan egon ziren greziarrak mendebalderantz eta aramearrak ekialderantz eraman zutena.[2]

Ugarit erori ondoren

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eserita dagoen jainkosa bat bere eskuaz "bakearen zienua" egiten edo bedeinkatzen.

Ondorengo Siriako estatu txiki semitarren arteko lehiak bere horretan jarraituko zuen Ugarit desagertu ondoren, nahiz eta harremanak estutu zituzten, eta horri esker dialektoak batu ahal izan zituzten, hizkuntza, alfabeto eta sentimendu nazional aramearra garatuz, zeinarekin garai batean Ugaritetik abiatzen ziren lurreko ibilbide komertzial nabarmenak sendotu baitzituzten, orain itsasokoak ez ziren Siriako Ugarit bezalako hiri batetik abiatzen, baizik eta Feniziako hiri-estatuetatik, garai hartan aramearrek aliatu gisa izan zituzten hirietatik. Aramearrek, bere arrastoa utzi zuten sortu zituzten estuak Asiriar inperioaren zergadunak izan ziren denbora batez. Hala ere, aramearra mende askotan nazioarteko hizkuntza eta alfabetoak izatera iritzi ziren, nahiz eta aramearrek ez zuten inoiz lortu inperio bat benetan sendotuko zuen batasun politikorik. Ugaritarren lorpen guztiak, merkataritza, idazkera, eta abar, ondorengo aramear estatuen osagaiak izan ziren.[2]

Baal jainkoa tximista astintzen. XIV-XII. mendea. Egiptoar eragina.

Errege Jauregian aurkitu ziren erlijio-testuen artean, Baal jainkoaren zikloa nabarmentzen da, jainko horri eta Sortaldeko beste herri semitiko batzuen doktrina-praktika irakasten duen erlijio-dokumentu nagusia da. Beste testu batzuk dira: Kereten legenda; Baalen heriotza, Mot eta Baal Hadaden arteko liskarrak deskribatzen dituena; Aqhaten epopeia edo Dan-Elen legenda eta Baal-Aliyanen mitoa. Jainko nagusiak hauek izan ziren: Axerah, Axartu mesopotamikoa; Baal euriaren, trumoiaren eta emankortasunaren jainkoa; Yam, kaosaren eta ekaitzen jainkoa, edo Yaw, itsasoaren jainkoa, beharbada ondorengo Jahveh hebrearra; Mot, heriotzaren jainkoa; Hadad, zeruko erregea. Jainko horiek "elohimitikoak" ziren, El jainko nagusiaren gortea osatzen baitzuten. Gorte horri 'Ihm' esaten zitzaion. Jauregi erlijiosoen artean, Baal jainkoari eskainitako bat nabarmentzen da, eta beste bat Dagoni eskainitakoa, tokiko azpimunduaren espiritu ktonikoa. Testu erlijiosoek Sortaldeko herrien sinesmen tipikoak ezagutzeko aukera ematen dute, eskualde hori, eta bereziki hegoalderago dauden inguruko lurraldeak, Kanaan, geroago Fenizia eta Israel izango direnak. Israel hebrear herriak okupatu zuen eta beraien erlijioan ere ugariteko jainkoen eragina ikusten da. Kanaanen kokatu ondoren, hebrearrek garatu zituzten sinesmenak , beren egitateen eta ohitura zaharrenen idazkera ulertzea ahalbidetu du Ugariteko testuen korpusak. Bibliako adieraziak, aurreko sumertarren eta bestelako herri mesopotamiarren tradizioekin estuki lotuak egon ziren, eta aldi berean, linguistikoki ahaidetuak zeuden.[2]

Testuen bildumak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • André Caquot y Maurice Sznycer (1974) Textes ougaritiques: t. 1 Mythes et légendes, París, Éditions du Cerf, . 'Littératures anciennes du Proche-Orient' bilduma.
  • André Caquot, Jean-Michel de Tarragon y José Luis Cunchillos, Textes ougaritiques : t. 2 Textes religieux et rituels, correspondance, París, Éditions du Cerf, coll. " Littératures anciennes du Proche-Orient ", 1989
  • Txantiloi:Cita libro
  • Denis Pardee, Les textes rituels, París, Éditions Recherches sur les civilisations, serie "Ras Shamra-Ougarit", 2000
  • Gabriel Saadé, Ras -Shamra, ruines d'Ugarit (Ras-Shamra, ruinas de Ugarit), Beirut, 1954

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
  2. a b c d e f g h i j k «Ugarit - Inicio - Diccionario Tesauro de Historia Antigua y Mitología» www.tesaurohistoriaymitologia.com (kontsulta data: 2025-08-12).
  3. a b c d Vidal, Jordi. Historia y cultura de Ugarit. Dipòsit Digital de Documents de la UAB: UAB, Universitat Autònoma de Barcelona.
  4. Kultur Saila. Eusko Jaurlaritza. (2011-07-18). «Ugarit» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-08-11).
  5. (Ingelesez) Yon, Marguerite. (2006). The City of Ugarit at Tell Ras Shamra.. Singapore: Eisenbrauns, 15 or. ISBN 9781575060293..
  6. de Contenson, Henri (1922) Préhistoire de Ras Shamra, Ras Shamra-Ougarit VIII, 2 volumes, ERC.
  7. BORDREUIL, P., MALBRAN-LABAT, F., “Les archives de la maison d’Ourtenou”, CRAIBL 1995 (1995), 446-449.or.
  8. Loren R. Fisher (1972) The Claremont Ras Shamra Tablets, Loyola Press, ISBN 978-88-7653-248-1
  9. Smith, Mark S. (1994). The Ugaritic Baal Cycle: Volume I, The Ugaritic Baal Cycle: Volume I, Introduction with text, translation and commentary of KTU 1.1-1.2 (KTU 1.1-1.2 oholtxo kuneiformeen irakurketa barne). 90. or. ISBN 9789004099951.
  10. Watson, Wilfred (1999). Handbook of Ugaritic Studies. 622. or. ISBN 9789004109889.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]