Edukira joan

Ukko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ukko
Finlandiar mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
BaliokideakZeus eta Perun (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Akka (en) Itzuli
Finlandiako Karelia eskualdean aurkitutako harri tailatu bateko marrazki sinplifikatu bat, tximista eta suge baten irudikapen nahastuak izango lituzkeena.

Ukko (Uku estonieraz) finlandiar mitologian zeruko, denboraren, uzten eta beste erabilera natural batzuen jainkoa da. Bera da, baita ere, finlandiar mitologiako jainkorik esanguratsuena, eta ukkonen hitza, ekaitza trumoiekin esan nahi duena, bere izenetik dator. Kalevalan Ylijumala (jainko gorena) ere deitzen dute, goi kausa guztien jainkotasuna ordezkatzen baitu.

Ukkok finlandiera garaikidean "agurea" esan nahi du. Eskandinaviar eta germaniar jainkoen panteoiko Odinen baliokidea da, baina testuinguru teogonikoan Thorren ezaugarriekin agertzen da.

Ukkoren jatorria ziuraski Perkūnas izeneko baltiar jainkoan eta denboran askoz urrunagokoa den Illmarinen finlandiar zeruko jainkoan du. Era berean, neurri handi batean, ekialdeko baltikoan Thor jainkoaren irudikapen bat da, vikingoen garaiko Asa gurtza jentilena.

Denboraren igaroan, Ukkok zeruko jainko bezala Ilmarinenen tokia hartzen zuen bitartean, Ilmarinenek berak berezko jainko izateari utzi zion eta heroi eta errementari hilkor soil bihurtu zen. Tradizio mitiko atabikoak Ilmarinen zeru gangaren sortzaile ahalguztidun bezala ikusten zuen.

Ukkok erabiltzen duen arma, orokorrean, Ukonvasara izeneko mailu bat, aizkora bat edo ezpata bat da, horiekin, bere kolpeak ematean, tximista sortzen duelarik. Zentzu berean, Ukko bere emazte Akkarekin ugaltzen den bakoitzean (finlandiera garaikidean atsoa esan nahi duena) ekaitz izugarri bat sortzen da. Bere hortua goldetzen duenean edo bere gurdia zeruan zehar gidatzen duenean ere ekaitzak sortzen ditu. Ukkoren jatorrizko arma, ziuraski, barku formako harrizko aizkora bat zen.

Baltiar eskualdean, trumoiaren ikur mitikoa, azalean zerra irudia duen suge bat da. Ekialdeko Eskandinaviako zenbait gune arkeologikotan oraindik existitzen dira tximista eta sugeen irudikapenak erakusten dituzten harri tailatuak.

Ukko, batzuetan, Perkele edo Ilmarinen izenekin ere ezagutzen da, Kalevalako errementaria. Bere emaztea Rauni da gurbe zuhaitzaren babeslea, gainera, "Ama Lurra" edo Akka bezala ere ezaguna.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]