Edukira joan

Ukrainar Nazionalisten Erakundea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ukrainar Nazionalisten Erakundea
Datuak
Izen laburraОУН eta OUN
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaUkraina
IdeologiaUkrainar nazionalismoa
Kokapen politikoaEskuin-mutur
Osatuta
Historia
Sorrera1929
SorlekuaViena
AurrekoakLeague of Ukrainian Nationalists (en) Itzuli
Koloreak    
webgune ofiziala

Ukrainar Nazionalisten Erakundea (ukraineraz: Організація українських націоналістівtranslit.: Orhanizatsiya ukrayins'kykh natsionalistiv, OUN laburtua) muturreko ukrainar nazionalisten erakunde historiko bat da. Stepan Bandera izan zuen buruzagi nabarmenetako bat. 1929an sortu zen Vienan, Ukrainako Erakunde Militarrak, muturreko talde eskuindarrek eta ukrainar nazionalista eskuindarrek eta zenbait intelektualek osatua.

Italiako faxismoaren hurbileko ideologia zuen, eta Ekialdeko Galitzia zuen ekintzarako eremu, orduko Polonia estatu eratu berriaren mugen barruan. 1938an, Konovalets haien burua hil zen, eta Andriy Melnikek hartu zion errelebua, Foia Research webgunearan arabera.[1] Dena den, Melnik belaunaldi zaharrekoa zen, eta Stepan Bandera gazteagoak aurre egin zion; Banderak, izan ere, erakundea militarizatu nahi zuen.[1]

1940an bi erakundetan banatu zen, zein baino zein eskuin muturragora lerratua: OUN-B, Banderazaleak, eta OUN-M, Melnikzaleak.[1] Biak, hala ere, alemaniarrekin aritu ziren lankidetzan, Polonia Bigarren Mundu Gerran inbaditu zutenetik (1939). 1943an, Volinian eta Ekialdeko Galitzian poloniarren sarraskietan parte hartu zuten, eta 100.000 herritarren heriotza eragin.[2] Bigarren Mundu Gerra ostean, bi taldeak indarra galtzen joan ziren, eta diasporan sakabanatzen. Erakundea geroko muturreko ukrainar nazionalisten erreferente bihurtu da, bereziki 2014tik aurrera.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c «Organization of Ukrainian Nationalists (OUN) | FOIA Research» www.foiaresearch.net (Noiz kontsultatua: 2022-03-23).
  2. (Ingelesez) Geopolitics101. (2022-03-15). «Why is the West Silent About Ukrainian Neo-Nazi Movements, Azov Battalion, & Bandera Legacy?» Covert Geopolitics (Noiz kontsultatua: 2022-03-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Politika
Ukraina
Artikulu hau Ukrainako politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.