Donetsk

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Donetsk (Донецьк)
Доне́цьк
 Ukraina
Donetsk montage (2015).png
Flag of Donetsk.svg Большой герб Донецка.png
Administrazioa
Herrialdea  Ukraina
Oblasta Donetsk
Alkatea Oleksandr Lukianchenko
Izen ofiziala (izen ofiziala)
Jatorrizko izena Доне́цьк
Posta kodea 83000–83497 eta 283000–283497
Geografia
Koordenatuak 48° 00′ 32″ N, 37° 48′ 15″ E / 48.008888888889°N,37.804166666667°E / 48.008888888889; 37.804166666667Koordenatuak: 48° 00′ 32″ N, 37° 48′ 15″ E / 48.008888888889°N,37.804166666667°E / 48.008888888889; 37.804166666667
Donetsk hemen kokatua: Ukrania
Donetsk
Donetsk
Donetsk (Ukrania)
Azalera 358 km²
Altuera 169
Demografia
Biztanleria 929.063 bizt. (2016ko urtarrilak 1)
Metropolia 2.009.700
Dentsitatea 2.595,15 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1869
Telefono aurrizkia +380-622, 623
Ordu eremua UTC+02:00, UTC+03:00 eta Udako ordutegi
Hiri senidetuak Trondheim, Vilnius, Tarento, Bochum, Sheffield, Charleroi, Pittsburgh, Mosku, Narva, Katowice, Rostov Don eta Kutaisi
http://www.donetsk.org.ua

Donetsk[1] (ukraineraz: Донецьк Donets’k; errusieraz: Доне́цк Donetsk), lehenago Juzovka, Staline eta Stalino deitua, ekialdeko Ukrainako hiria da, Donetskeko oblastaren hiriburua. Kalmius ibaiaren bazterrean kokatuta dago. Donbass eskualde historiko, ekonomiko eta kulturalaren hiri nagusia da. 2012ko otsailaren 1ean 970.500 biztanle zituen[2].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donetsk 1869an fundatua izan zen, John Hughes galestar enpresagizonak Errusiar Inperioaren hegoaldeko Oleksandrivkan (ukraineraz: Олександрівка) altzairutegi bat eraiki zuelarik. Hasieran herriari Hughesovka (Juzovka; errusieraz: Юзовка; ukraineraz: Юзівка) izena eman zitzaion. Altzairutegiak inguruko harrikatza erabiltzen zuen, eta bai meatzaritzak bai industriak Donetskeren hazkunde bizkorra eragin zuten. 1914an lau metalurgia-fabrika, 10 ikatz meatze eta 50.000 biztanle inguru zituen[3]. 1924an, Sobietar garaian, Stalino izena hartu zuen, Iosif Stalinen omenez.

Bigarren Mundu Gerran, alemanen inbasioa zela kausa, ia erabat suntsiturik geratu zen. Gerra ostean industria garatu eta modernizatu zen. 1961ean gaur egungo Donetsk izena ipini zitzaion[3]. Biztanleriaren gehiengoa Errusiaren eta Viktor Janukovitx presidentearen aldekoa da[4][5].

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Donetsk 1981–2010)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 12.2 16.0 21.3 31.0 34.6 38.0 37.8 39.1 33.9 32.7 20.5 15.0 39.1
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -1.3 -0.9 5.3 14.5 20.9 24.8 27.3 26.8 20.7 13.1 4.7 -0.3 13.0
Batez besteko tenperatura (ºC) -4.1 -4.1 1.3 9.4 15.4 19.3 21.6 20.8 15.1 8.5 1.6 -2.9 8.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -32.2 -31.1 -21.0 -10.6 -2.4 2.1 6.0 2.2 -6.0 -10.0 -22.2 -28.5 -32.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -6.7 -7.0 -2.1 4.6 10.0 13.8 15.9 15.0 10.0 4.5 -1.1 -5.4 4.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 37 32 34 38 46 65 51 37 36 37 38 41 492
Euri egunak (≥ 1 mm) 11 8 10 13 13 14 11 8 11 11 13 11 134
Iturria: Pogoda.ru.net[6]


Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donetskeko biztanleria errolden (*) eta zenbatespenen arabera[7]:

1897* 1911 1920 1926* 1936 1939* 1959* 1970*
28.100 48.000 31.000 105.700 239.000 462.400 699.200 879.000
1979* 1989* 2001* 2005 2007 2008 2009 2010
1.020.799 1.109.102 1.016.094 999.975 988.186 980.862 974.598 968.250

Osaketa etnikoari dagokionez, 2001ean errusiarrak %48,2 ziren, ukrainarrak %46,7, bielorrusiarrak %1,1, greziarrak %1, juduak %0,5 eta tartariarrak %0,5[8].

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donetsk Ukrainako ikatz meatzaritzaren eta metalurgiaren gune nagusietako bat da. Mota askotako industriak daude, baina garrantzitsuenak metalurgia, ikatzaren erauztea, kimikagintza (koke produkzioa barne) eta makina astunen ekoizpena dira. Industria astunarekin batera, beste batzuk ere garatu dira, hala nola, argindar ekoizpena, elikagai industria, zurgintza eta makinagintza[3].

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Futbola da kirolik jarratuena. Donbass Arenan jokatzen duen Xakhtar Donetsk taldeak 7 aldiz irabazi du Ukrainako futbol liga txapelketa eta behin UEFA Europa League. Maila handieneko beste bi taldeak Metalurh Donetsk eta Olimpik Donetsk dira. Beste kirolei dagokienez, talderik aipagarrienak HC Donbass (izotz hockeya), MFC Shakhtar Donetsk (areto-futbola) eta BC Donetsk (saskibaloia) dira.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donetsk hiria, ondorengo beste hiri hauekin senidetua dago:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Donetsk Aldatu lotura Wikidatan
  1.   Euskaltzaindia, 157. araua: Europako hiriak, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0157.pdf .
  2. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman bizt izeneko erreferentziarako
  3. a b c Donetsk city, Ukraine Ukrainetrek.com
  4. Helen FAWKES: Sullen Donetsk watches Yushchenko BBC News
  5. Profile: Viktor Yanukovych BBC News
  6.   Pogoda.ru.net, http://pogoda.ru.net/climate/34519.htm. Noiz kontsultatua: 21 April 2012 .
  7. Donetsk Frantsesezko Wikipedia
  8. 2001eko erroldaren emaitzak: Donetskeko oblasta Donetskstat.gov.ua