Edukira joan

Umandi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Umandi
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAndoni Karmelo Urrestarazu Landazabal
JaiotzaAraia1902ko uztailaren 16a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz1993ko azaroaren 21a (91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta irakaslea
KidetzaEuskaltzaindia
Izengoitia(k)Umandi
Ezizena(k)Umandi, Otarra eta Jose Altuna
Zerbitzu militarra
Adar militarraEusko Gudarostea
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

Literaturaren Zubitegia: 415
Idazleari bere jaioterri Araian (Araba) eskainitako oroigarria.

Andoni Karmelo Urrestarazu Landazabal, izengoitiz Umandi (Araia, Araba, 1902ko uztailaren 16a – Gasteiz, Araba, 1993ko azaroaren 21a) euskal idazlea izan zen. Euskaltzain urgazlea izan zen, eta Euzko-gogoa, Euzko Deya, Egi Billa, Alderdi, [1]Herria, Euzko Gaztedi eta Azkatasuna agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Bere lan nagusia euskara irakastea izan zen, eta hartarako metodoak argitaratu zituen.[2] Euskarazko eskolak ematea izan zen Andoni Urrestarazu Umandi-k Gasteizko San Antonio kaleko bizitokian gauzatu zuen erresistentzia ekintza.[3]

Arabako herria eta Andramari izenaz ezagutzen den ermita, gaur egun hilerriko kapera dena. Barruan Ama Birjinaren irudi barrokoa zegoen. Kanpoaldean dauden Done Jakueren gurutzeek Lautadara Sandratitik sartzen zen Donejakue bidearen berri ematen digute. Bide garrantzitsu hori babesteko gaztelua egon zen ondoko haitzetan. Santu-eguna abuztuaren 15ean zen.[4]

1919an hasi zen euskara ikasten. Espainiako Gerra Zibilean gudari talde batekin ibili zen, harik eta Santoñan atxilotu zuten arte. Hiru urte pasatu zituen kartzelan. 1953an Parisa joan zen erbesteratuta; han, Eusko Jaurlaritzan aritu zen lanean.

Parisko Euskal Kulturaren Alde erakundeko idazkaria izan zen 1962. urteaz geroztik.

Irazkintza ikastoletarako aldizkaria sortu zuen Baionan, 1966an; urtebete iraun zuen. Hil aurretik Euskal Gogo Iztegia izeneko hiztegi ideologiko batean ari zen lanean.

GramatikaBizkaierazko aditz-erak (1955)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Gramática Vasca (1955), gerra ostean argitaratu zen lehen euskal gramatika. 1936ko gerraz gero argitaratu ahal izan zen euskararen lehen gramatika. Umandi-ren ikasleen artean osatu genuen, hark emandako oharrak kopiatu eta gure artean banatzen genuen Umandik egun bakoitzeko agintzen zigun ikasgaia. (Peli Martin Latorre (Gasteiz, 1923-2013) [5]
  • Aurreruntz. Porvenir, Euskel-betekizunak (1977)
  • Gentza bearrean (1985, Kardaberaz)
  • Euskal betekizunak (1977, Kardaberaz)

Asmoz hiztegia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Umandi 1983.urtean hasi zen hiztegia prestatzen. Hiztegiak 385000 fitxaren edukia gordetzen du, Umandi-k 10 urte behar izan zituen eta ez zuen lana bukatu. Andoni Gaspar Erkizia eta Andoni Perez Cuadradok lagundu zuen lana burutzen. UZEIren lan taldeak hartu zuen Umandi hil ondoren. Hiztegiak hiru atal ditu:

  • Hitzak familiaka biltzen dira ( landareak, abereak ...)
  • Bigarrenean aurreko atalen esanahiak biltzen ditu.
  • Hirugarrenean, euskal atsotitzak aurki daitezke.[6]

Euzkadi'ren ebazkizuna burubidezko oñarriak (1985, Eset)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araian 1975. urtean, Franco hil eta hurrengo hilabetean, abenduan, sortu zen Andoni Umandi Ikastola guraso ausart batzuk tematu zirelako beraien seme-alabentzat hezkuntza elebiduna eta pedagogia aurrerakoiaren autua egin zutelako. [7]Maite Aierdi Astigarraga (Azkoitia,1955) Araian egin zen irakasle, Felisa Zabaletagandik Araiako ikastolan lan egiteko eskaintza jaso zuen 1975eko udazkenean. Horrela, 1976ko San Sebastian bezperan zabaldu zituen ateak Araiako ikastolak.[8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Zuriñe Velez de Mendizabal. (2001, urtarrila). Euskonews&Media,105. zenbakia. .
  2. Miel A. Elustondo. (2025). 50 urte Andoni Umandi ikastola ARAIA. Arabako Foru Aldundiko Berdintasuna, Euskara eta Gobernantza saila; Asparrengo Udala, 12 or. ISBN 979-13-990737-9-9..
  3. Miel A. Elustondo. (23018). IZASKUN ARRUEren urratsen atzetik. Arabako Foru Aldundia Euskara, Kultura eta Kirol Saila ISBN 978-84-7821-904-9..
  4. Euskal izendegia. Ponte izendegia, GORROTXATEGI NIETO, Mikel & SALABERRI ZARATIEGI, Patx. (2001). Euskaltzaindia & Justizia, Lan eta Gizarte gaietako Saila, Eusko Jaurlaritza.
  5. Miel A. Elustondo. (2018). IZASKUN ARRUE-ren urratsen atzetik. , Arabako Foru Aldundia Euskara, Kultura eta Kirol Saila or. ISBN 978-84-7821-904-9..
  6. Zureñe Velez de Mendizabal. (2001). Euskonews&Media, 105. zenbakia. .
  7. Miel A. Elustondo. (2025). 50 urte Andoni Umandi ikastola ARAIA. Arabako Foru Aldundia. Berdintasuna, Euskara eta Gobernantza saila. Asparrengo Udala ISBN ISBN: 979-13-900737-9-9..
  8. Miel A. Elustondo. (2025). 50 urte Andoni Umandi ikastola ARAIA. Arabako Foru Aldundia. Berdintasuna, Euskara eta Gobernantza saila. Asparrengo udala, 51or-53or or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]