Umm Fahad

Wikipedia, Entziklopedia askea
Umm Fahad
Bizitza
Jaiotza1996
Herrialdea Irak
HeriotzaZayouna (en) Itzuli2024ko apirilaren 26a (27/28 urte)
Jarduerak
JarduerakTikToker (en) Itzuli eta Interneteko ospetsua

Ghufran Mahdi Sawadi (arabieraz: غفران مهدي سوادي‎), Umm Fahad (arabieraz: أم فهد‎) izengoitiaz ezagunagoa, (1996Bagdad, 2024ko apirilaren 26a) irakiar Interneteko ospetsua izan zen[1].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Umm Fahadek TikTok eta Instagram bidez plazaratu zituen bideoak, non musikarekin dantza egin zuen askotan[2]. Bideo batzuk desegokitzat jo zituen Irakeko justiziak eta sei hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zioten, «hizkera lizuna eta desegokia duten film eta bideoak ekoitzi eta plazaratuz, dezentzia publikoa eta morala urratzeagatik»[1], herrialdeko legeak hori debekatzen baitu[3].

2024ko apirilaren 26an tiroz hil zuten bere etxearen kanpoaldean, Bagdadeko Zayouna auzoan, 27 urte zituela. Zaintza-kamera batek heriotzaren irudia batzuk atera zituen, eta Bagdadeko poliziak 44 segundoko bideoaren benetakotasuna baieztatu zuen[1].

Umm Fahaden hilketa ez zen irakiar Interneteko ospetsu baten hilketa bakarra izan. Besteen artean, Noor Alsaffar, Noor BM izengoitiaz ezagunagoa, hil zituzten 2023ko irailean[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Ingelesez) Najim, Aqeel; Mando, Nechirvan; Mendonca, Duarte. «Iraqi TikTok star Umm Fahad shot dead in Baghdad» Yahoo! News 2024-04-27 (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  2. (Ingelesez) «Iraqi social media influencer Um Fahad shot dead by motorbike gunman in Baghdad» CBS News 2024-04-27 (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  3. a b (Ingelesez) «Iraqi TikTok star Umm Fahad shot outside her home amid controversy over dancing videos» Wion 2024-04-27 (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia
Irak
Artikulu hau Irakeko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.