Unai Agirre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau bertsolari hernaniarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Agirre».
Unai Agirre

Bizitza
JaiotzaHernani1975eko uztailaren 30a (48 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Unai Agirre Goia (Hernani, Gipuzkoa, 1975eko uztailaren 30a) euskal bertsolaria, eragilea eta bertso eskolako irakaslea da. Hernaniko Kronikan eta euskara irakasle egin du lan. Gaur egun, sagardogintzan ari da lanean, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartean, hain zuzen ere.[1]

Bertsolaritzan hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsotan Juanjo Uriarekin hasi zen Langile ikastolan, hamar bat urterekin. Aitor zinean egin zuen bertso eskolakoekin bere lehen plaza, Hernanin.

Bertsokera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere anaia Eñaut Agirrerekin batera, bertso zaharrak berreskuratzeko ahalegin handia egin du, eta hori dela eta, sarritan tradizio handiko doinuak erabiltzen ditu, tartean, Txirritaren Hirurogeita hamasei urte delakoa.

Oso bertsolari sentibera da bere kantukerari dagokionez, baina umore zorrotza du, aldi berean.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertso-paper lehiaketak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Joxe Legarreta bertso-paper lehiaketa 1997: 1. saria (18 urtetik gorakoen mailan)
  • Joxe Legarreta bertso-paper lehiaketa 1999: 1. saria (18 urtetik gorakoen mailan)
  • Joxemiel Barandiaran literatur lehiaketa (bertso-paperak) 1989: 1. saria (12-14 urte artekoen mailan)
  • Literatur lehiaketa egile berrientzat : 1. saria
  • Literatur lehiaketa egile berrientzat 1997: 1. saria
  • On Manuel Lekuona bertso-paper lehiaketa

Sortutako doinuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale. Unai Agirre Goia - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea. (Noiz kontsultatua: 2017-11-12).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]