Hernaniko kronika
Hernaniko kronika | |
---|---|
Mota | tokiko albisteak |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | euskara |
Argitaratze lekua | Hernani |
Argitaletxea | Dobera Euskara Elkartea |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Hernani |
Maiztasuna | egunkaria |
Identifikadoreak | |
ISSN | 1576-8422 |
Hernaniko kronika euskaraz egunero argitaratzen den Hernaniko egunkari bakarra da. Egunkariaren argitaratzailea Dobera Euskara Elkartea da. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Hernaniko udalak diruz laguntzen dute Hernaniko kronika. Hala Hernaniko kronika nola Dobera elkartea Topagunea euskara elkarteen federazioko kideak dira.
Egoitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Egunkariaren egoitza —eta Dobera Euskara Elkartearena ere— Hernaniko Larramendi Kaleko 11. zenbakian dago.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hernaniko kronika 2000 urteko ekainaren 23an jarri zen martxan Dobera Euskara Elkartearen eskutik. Hiru langilez osatutako lan taldeak jarri zuen proiektua martxan: Jexux Mari Irazu, Unai Agirre eta Aritz Zerain. Lehen hiru urteetan astean bost zenbaki kaleratzen zituen, ostegunetik astelehenera. Bi orrialdeko egunkaria zen aurreneko urteetan. 2003ko urtarrilaren 8an astean sei zenbaki argitaratzen hasi zen. Handik urtebetera, 2004ko urtarrilaren 27an egunero argitaratzen hasi zen.
Egunero argitaratzearekin batera orrialde kopurua ere hazten joan da Hernaniko kronikan. 2005. urteko urtarrilaren 15etik aurrera asteburuetan lau orrialde argitaratzen hasi zen. 2006ko urtarrilaren 28tik aurrera asteburuetako zenbakiak zortzi orrialdetakoak izaten hasi ziren. Gaur egun sei langile ari dira Hernaniko Kronikan lanean, lau kazetari eta hiru marrazkilarik kolaboratzen dute egunkariaren edukiak osatzen, baita Hernaniko lau ikastetxe eta bi euskaltegitako ikasleek ere.
Ale kopurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hernaniko kronikak gaur egun 4.000 ale kaleratzen ditu egunero. 2000 urtean, martxan jarri zenean, 1.500 ale kaleratzen zituen. Ikertalde enpresak 2007an Buruntzaldeko mankomunitatearentzak eginiko ikerketaren arabera, Hernaniko kronikak 15.000 irakurle ditu.