Ungavako badia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ungavako badia
Payne Bay QC.JPG
Datu orokorrak
Luzera320 km
Zabalera260 km
Azalera50.000 km²
Sakonera150 m
Geografia
Ungava Bay map.png
Koordenatuak59°30′N 67°15′W / 59.5°N 67.25°W / 59.5; -67.2559°30′N 67°15′W / 59.5°N 67.25°W / 59.5; -67.25
Estatu burujabe Kanada
Territory of Canada Nunavut
Ur-gorputzaOzeano Artikoa
Hidrografia
Betebidea

Ungavako badia (frantsesez: Baie d'Ungava, bɛ d‿œ̃ɡava ahoskatua; ingelesez: Ungava Bay; inuiteraz: ᐅᖓᕙ ᑲᖏᖅᓗᒃungava kangiqluk) Kanadako ipar-ekialdeko Atlantikoko kostaldeko itsas adarra, Nunavut eta Baffin banatzen dituena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badiak karratu itxura du, eta erpinak biribilduta daude. 33.000 km²-ko azalera du gutxi gorabehera, 260 kilometroko bokalea eta 280 kilometroko luzera. Oro har, sakonera txikia du, nahiz eta Ozeano Atlantikoaren mugan 300 metroko sakonerara iritsi.

Badiaren ahoaren erdian Akpatok uhartea (903 km²) dago, eta, bere barnean, ibaiertzetik hurbil uharte txiki asko daude, handienak Nipper, Tiercel, Qikirtajuaq, Ivik eta, badiatik kanpo, ekialdeko mugaren parean, Killining uhartea direlarik. 60 ° N paraleloaren iparraldean dauden uharteak Nunavut lurraldearen zati dira, hegoaldeko uharte txikiak Quebecekoak diren bitartean.

Ungavako badia inuit herrixka ugariz inguratuta dago, Kuujjuaq handiena delarik, Koksoak ibaiaren bokalean kokatua.

Itsasladiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ungavako badiaren hego-mendebaldeko izkinak, Fundyko badiarekin batera, munduko itsasaldirik handiena edo altuena du.[1] Iturri batzuen arabera, udaberriko itsasaldiak 17 metroko altuera du Leaf ibaiaren bokalean. Badiako itsasaldien energia aprobetxatzeko ahaleginak egin dituzte, baina zaila da klimaren gogortasunagatik eta badia izotzik gabe dagoelako urtearen zati txiki batean.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta Ozeano Atlantiko irekitik nahiko gertu egon (Hudson itsasarteak bakarrik bereizten ditu), Ungavako badia, normalean, Ozeano Artikoaren zatitzat hartzen da, inguratzen duen lurrak klima oso hotza duelako. Labradorko itsaslasterraren eraginez, udak hotzegiak dira zuhaitzak hazteko, eta badia inguratzen duen lur guztia tundra da. Normalean, udan, Kuujjuaqen, Koksoak ibaitik 20 km iparraldera, tenperaturak 7 °C ingurukoak izaten dira, eta neguko tenperaturak, berriz, -20 °C ingurukoak. Prezipitazioaren batez bestekoa 400-450 mm ingurukoa da urteko, gehienak udan behera egindakoak.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iraganean burdin minerala ustiatu izan da, baina nahiz eta mineral maila altua izan, XX. mendearen hasieran garraio merkearen ezintasunak meategi horien desagerpena ekarri zuen. Inuiten ohiko ehiza-praktikak nagusi dira oraindik eskualdeko jardueran, abentura-turismoarekin batera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Charles T. O'Reilly, Ron Solvason, & Christian Solomon. (2005). J.A Percy, A.J. Evans, P.G. Wells & S.J. Rolston ed. Resolving the World's largest tides. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]