Baffin (uhartea)
Baffin (uhartea) | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Mount Odin (en) ![]() |
Garaiera | 2.147 m |
Luzera | 1.600 km |
Zabalera | 700 km |
Azalera | 507.451 km² |
Eponimoa | William Baffin |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 69°N 72°W / 69°N 72°W |
UTC ordua | UTC−04:00 |
Honen parte da | Uhartedi Artikoa |
Estatu burujabe | ![]() |
Territory of Canada | ![]() |
Ur-gorputza | Ozeano Artikoa |
Leku geografikoa | Uhartedi Artikoa |
Baffin[1] (Inuktituteraz Qikiqtaaluk, islandiera zaharrez Helluland "harri leunaren lurra"), Kanadako uhartedi artikoko uhartea da, Nunavut lurraldean kokatua. Kanadako uharterik handiena da eta munduko bosgarrena, 507 451 Km² azalerarekin.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Duela milurteko batzuk jadanik Baffin irla Inuitek dutela bizi izaten. Atzeman izan diren aztarna zaharrenak K.A 2400 urtekoak dira eta Cape Dorset-en, hego-mendebaldean aurkitu dituzte.
Europar ikuspuntutik, Baffin irla Martin Frobisher ingeles nabigatzaileak 1576-ean aurkitu zuen. 1615-1616 aldera, William Baffin itsasgizonak hegoko ur-bazterrak miatu zituen; Hudsoneko itsasartetik ipar-mendebalderantz pasabide bat atzeman nahian. XIX. mendean, Edward Parry esploratzaile artikoak bere omenez uharteari izena eman zion.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hudson itsasarteak Baffin irla eta Quebec bereizten ditu hegoaldean. Davis itsasarteak (mendebaldean) eta Baffin itsasoa (ekialdean) uhartea inguratzen dute. Mendebaldean eta iparrean, Fox arroa, Boothiako golkoa eta Lancaster itsasarteak, Baffin uhartea gainerateko artiar uharteditik bereizten dute.
Mendikate Artikoa irlaren eki-kostaldean zabaltzen da. Gailur gorenak 2156 m-ko altuera du: Buru xuria izendatua da. Hegoan, Halleko penintsula eremu ordokiagoa da. Ipar-mendebaldean, Borden eta Brodeureko penintsulak bi lautada sortzen dituzte, aran-ibaiez gaindituak. Foxeko penintsulak (hego-mendebaldean) oso patartsuagoa da. Uhartearen erdi-mendebaldean, zelai handi bat laku eta errekaz estalita iparretik hegora zabaltzen da. Foxe-ko arrotik (mendebaldean) mendikateraino (ekialdean) altuera mailaka igotzen da. Fjord ainitzek irlaren kostaldea zulatzen dute, ekialdean bereziki.
Glaziare batzuk Baffin uhartea estaltzen dute. Baffineko itsasadarrean eta Davis itsasartean udan itsasoz ibiltzen ahal bada, Foxeko arroa izotzaldiez betea da urte osoan.
Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Baffineko irlak 11.000 biztanle gutxi gora bera ditu bakarrik. Uharteak munduko dentsitaterik ahulunetariko bat du 0,02 bizt/km²-karekin, baina Nunavuteko biztanleriaren erdia hor kokatzen da. Iqaluit (Frobisher Bay da bere izen zaharra), Nunavuteko kapitala, irlaren hegoan dago. Biztanleriaren %85-ak inuit dira.
Herri iraunkor gutti daude, denak kostaldean:
- Iqaluit (Frobisher Bay) — 5 236 biztanle
- Pangnirtung (Pannirtuuq) — 1 276 biztanle
- Pond Inlet (Mittimatalik) — 1 220 biztanle
- Kingait (Cape Dorset) — 1 100 biztanle
- Kangiqtugaapik (Clyde River) — 785 biztanle
- Ipiarjuk (Arctic Bay) — 646 biztanle
- Qikiqtarjuaq (Broughton Island) — 488 biztanle
- Kimmirut (Lake Harbour) — 433 biztanle
- Nanisivik — 77 biztanle
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
XIX eta XX. mendean, uhartea balear ehizaren industrian espezializatua zen. Gaur egun, aktibitate garrantzitsuenak, meategien esplotazioa, turismoa eta arrantza dira.
Baffin uharteak zenbait parke nazional ditu, 1972-an Auyuittuq-ko parke nazionala sortu zuten bezala adibidez eki-kostaldean. Parke hau artiar gurbil polarioaren barnean dagoen zaharrena da.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .