Ur Joko Arraun Taldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ur Joko» orritik birbideratua)
Ur Joko Arraun Taldea
Sorrera 1911
Herria Euskal Herria Donibane Lohizune, (Lapurdi)
Lehendakaria Euskal Herria Bixente Etxegarai
Entrenatzailea ?
Patroia(k) ?
Kolorea(k)           gorria eta zuria
Trainerua      Ipar Haizea
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Euskadiko Txapelketa
2023: Kontxa ez
2022: Liga ez
Webgunea www.facebook.com
Oriako Traineru Jaitsieran, 2011an.

Ur Joko Arraun Taldea Donibane Lohizuneko arraun taldea da. KAE-2 Ligan izandakoa, gorria da bere kolorea eta Ipar Haizea bere traineruaren izena. Gaur egun Lapurdiko Arraun Taldea osatu du probintziako beste arraun taldeekin batera.

Tosta finkoan, mota guztietako kategorian hartzen du parte: bateletan, trainerilletan eta traineruetan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1911an sortu zen tosta mugikorrean aritzeko. Hamarkada bat geroago trainerua atera zuten, Gipuzkoako traineruekin aritzeko.

1996an berriro trainerua lortu eta arraunari ekin zioten Gipuzkoako txapelketan. Ez du ordea jarraitasunik lortu eta hainbat urtetan lehorrean gelditu behar izan du. 2005ean Koxtaperen B taldearekin batera osatu zuen ontzia eta bi bandera irabazi zituzten. 2006. denboraldia izan zen trainerua atera zuen azken urtea.

2017 denboraldirako, Lapurdiko Arraun Taldearen sorreran parte hartu zuen, Angeluko Ibaialde arraun taldearekin batera, Iparraldeko arraunlariak traineru batean bateratuta lehiatzeko bidea izan zezaten.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antolaturiko estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkarteak Donibane Lohizuneko Bandera antolatzen du.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.