San Pedroko Bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Pedroko Bandera
Sorrera 1992
Herria Pasai San Pedro, Gipuzkoa
Antolatzailea Sanpedrotarra Arraun Elkartea
Modalitatea lerrokatua
Errekorra 19:23:02 (Orio, 2010)
Garaipen gehien Euskal Herria San Pedro (10)
Azken ekitaldia 2020
Irabazlea(k) Euskal Herria San Pedro

San Pedroko Bandera San Pedron antolatzen den estropada da. TKE Ligarako eta Euskotren Ligarako estropadan 2011etik aurrera Pasaiako Portuko Bandera antolatu izan da TKE Ligarako.

San Pedroko Bandera jokatzen jarraitu da, baina KAE Ligako estropada gisa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

80. hamarkadan sanpedrotarrek sanjuandarrekin batera Pasaiako Bandera antolatu ohi zuten baina 1990tik aurrera elkarte bien arteko desadostasunak zirela eta San Pedrok Pasaiako Bandera jokatzeari utzi eta bere estropada propioa antolatzea erabaki zuen. Lehenengo ekitaldia 1992koa izan zen Scania-Olaondo Bandera izenarekin.

2011 urtean Pasaiako Portuko Bandera abiatu zen eta ondoren babesle desberdinekin jokatu izan zen Sanpedrotarrak antolaturiko bandera, hala nola, Pasaiako Kaiko Agintaritzaren Bandera, La Caixa Bandera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bandera eta Adegi bandera. Bigarren taldea uretan izan denean San Pedrok Promozio estropada antolatu izan du KAE Ligan eta estropada hau da San Pedroko Banderaren palmaresari gehitzen zaiona. 2020an San Pedroren talde nagusia KAE Ligan ari denez, estropada ere liga horretakoa da.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

TKE Ligako estropada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Irabazlea Bigarrena Hirugarrena
1992 Orio San Pedro Arraun Lagunak
1993 San Pedro Orio Hondarribia
1994 San Pedro Donibaneko Arraunlariak Hondarribia
1995 San Pedro Donibaneko Arraunlariak Hondarribia
1996 San Pedro Ondarroa Donibaneko Arraunlariak
1998 San Pedro Zarautz Getaria
1999 San Pedro Orio Astillero
2000 Isuntza Orio Astillero
2001 San Pedro Donibaneko Arraunlariak Ur Joko
2002 San Pedro Zierbena Zarautz
2004 Zarautz San Pedro Donostia Arraun Lagunak
2005 Zumaia Zierbena Zarautz
2006 San Pedro Isuntza Ondarroa
2007 Orio Hondarribia Castro Urdiales
2008 Urdaibai Castro Urdiales Orio
2009 Castro Urdiales San Pedro Orio
2010 Orio Urdaibai Tirán

KAE Ligako estropada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren taldea uretan izan denean San Pedrok Promozio estropada antolatu izan du KAE Ligan. 2011tik aurrera San Pedroko Banderaren palmaresari gehitzen zaio.

Urtea Irabazlea Bigarrena Hirugarrena
2010 Santoña Portugalete Hibaika
2011 Getaria Busturialdea Ondarroa
2012 Orio B Trintxerpe Donostiarra B
2013 Hondarribia B Arkote San Pedro B
2014 (Pasaiako Bandera)
2015 Castro Urdiales Hondarribia B San Pedro B
2016 (Pasaiako Bandera)
2017 Lapurdi San Juan B Hibaika
2018-19 ez ziren jokatu
2020 San Pedro Pedreña Getaria

Garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bandera guztiak batera hartuta:
Taldea Garaipenak Urteak
San Pedro 10 1993, 1994, 1995, 1996, 1998, 1999, 2001, 2002, 2006, 2020
Orio 4 1992, 2007, 2010, 2012B
Castro Urdiales 1 2009, 2015B
Isuntza 1 2000
Zarautz 1 2004
Zumaia 1 2005
Urdaibai 1 2008
Santoña 1 2010
Getaria 1 2011
Hondarribia 1 2013B
Lapurdi 1 2017

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]