Edukira joan

Uzta-sagu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Uzta-sagu
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaRodentia
FamiliaMuridae
GeneroaMicromys
Espeziea Micromys minutus
(Dehne, 1841)
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Elikadura iturri nagusiahazia

Uzta-sagua (Micromys minutus) Muridae familiako karraskari txikia da, Eurasian bizi dena[1].

Burua + gorputza = 48-76 mm

Isatsa= 39-72 mm

Pisua = 5-9 gramo.

Sagu txiki hau erraz antzeman daiteke bere tamaina txikiagatik. Bizkarreko kolorea marroi-arrexka da, baina atzeko herenean, kolore laranja distiratsu oso bereizgarria hartzen du. Azpiko aldeak zuriak dira, horiz pixka bat lausotuak. Beste muridoekin alderatuta belarriak laburrak dira. Isatsa, zeinaren luzera buruaren gehi gorputzaren berdina den, oratzaile berezitasun pixka bat du.

Garezurreko piezen tamaina txikiak zaildu egiten du beste espezie batzuenekin nahastea. Hala ere, Etxeko saguarekiko edo Landa-saguarekiko bereizketa egin daiteke kontuan hartuta Usta-saguak beheko molarren kanpoaldean tuberkulu txikien ilara bat duela, beste bi espezieetan agertzen ez direnak.[2]

Biologia eta ohiturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animalia txiki hau egun osoan zehar aktibo egoten da.

Eskalatzaile bizkorra da, buztanaren laguntzaz belar edo beste landare batzuen zurtoinetara igotzen dena, elikaduraren zati garrantzitsu bat osatzen duten aleez elikatzeko. Landareen zati berdeak eta artropodo txikiago batzuk ere kontsumitzen ditu.

Globo formako habia txiki bat eraikitzen du, nahasitako belar lehorrez egina, alboko sarrera bakarrarekin, zurtoinen artean edo sasi artean lurretik garaiera jakin batera finkatzen duena.

Bertan emeak hiru eta zazpi kumeen artean erditzen ditu, hiru asteren buruan erabat independente bihurtzen direnak. Eme bakoitzak ugalketa garaian, martxoa eta iraila bitartean, bizpahiru umealdi izaten ditu.

Banaketa, habitata eta egoera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sagu hau belardietako hesi sasietan eta basoen ertzetan bizi da. Belardietan edo zereal soroetan aurkitzea ere ohikoa da.

Euskal Herrian zaila da landan lokalizatzea; hontzaren elikagai-hondakinak aztertzean, nahiko maiz aurkitzen dira espezie honetako garezurrak eta beste hezur txiki batzuk; beti oso proportzio baxuetan agertzen diren arren.

Europa eta Asiako zati handi batean banatuta dago. Ozeano bareraino iristen da.

Penintsulan Kantauri eremuan baino ez dago, non bere banaketaren hegoaldeko muga ezartzen baita.

Euskal Herrian, ia lurralde osoan aurkitu da, hego muturrean eta hego-mendebaldean izan ezik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Musser, G. G. eta M. D. Carleton. (2005). Superfamily Muroidea. 894-1531. orr. "Mammal Species of the World a Taxonomic and Geographic Reference". D. E. Wilson eta D. M. Reeder. Johns Hopkins University Press, Baltimore
  2. (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi,. (1989). Euskal Autonomiu Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A., 364 or. ISBN 84-7542-639-5..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.