Víctor Català
Víctor Català | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | L'Escala, 1869ko irailaren 11 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | L'Escala, 1966ko urtarrilaren 27a (96 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Jasotako sariak |
ikusi
|
Kidetza | Acadèmia de Bones Lletres de Barcelona |
Mugimendua | modernismo katalana |
Izengoitia(k) | Víctor Català |
IMDb | nm2075598 |
Caterina Albert i Paradís (L'Escala, 1869ko irailaren 11 - ibidem, 1966ko urtarrilaren 27a) katalan eleberrigilea izan zen, Víctor Català ezizenez ezagunagoa. 1902. urtean Drames rurals eman zuen argitara, eta hiru urte geroago Solitud (Bakardadea), bere eleberri handia. Hainbat ipuin-bilduma idatzi zuen. Errealismoaren eta sinbolismoaren arteko estiloa erabiltzen zuen. Deskripzio psikologikoetan murgiltzen zen; izadia era berezian erabiltzen zuen, bestelako pertsonaia bihurtuz.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.