Valentziako Euskaltzaleok Euskal Etxea
Valentziako Euskaltzaleok Euskal Etxea | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Probintzia | Valentziako probintzia |
Valentziar Herrialdeko eskualdeak | Valentziako eskualdea |
Udalerria | Valentzia |
Koordenatuak | 39°28′18″N 0°23′00″W / 39.471736°N 0.383217°W |
![]() | |
Kontaktua | |
Helbidea | Carrer Maldonado 46 baixos (Racó de la Corbella) |
Valentziako Euskaltzaleok Euskal Etxea, ofizialki Asociación Euskaltzaleok, Espainiako Valentzia hirian dagoen euskal etxe bat da, Valentziako Erkidegoan. Maldonado kalearen 46. zenbakian dago. 2010ean sortua izan zen. Hiri berean dagoen Valentziako Laurak Bat Euskal Etxearekin bat egin zuten 2018an.[1][2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mediterraneo ondoan, Valentzia hirian, euskaldun talde batek Euskaltzaleok Elkartea zabaldu zuen 2010ean. Euskal kultura eta euskara zabaltzea eta bultzatzea, horiek ziren beraien asmoak. Horretarako sortu zen elkartea.
Nahiz eta euskaldunak izan nola Valentzian bizi ziren, jakin bazekiten Valentzian badagoela bertako hizkuntza, baita bertako kultura ere. Horregatik, elkarteko ekintzak bi hizkuntzetan, euskaraz eta valentzieraz, antolatu dituzte beti.
Baliabideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahiz eta ofizialki Quart de Poblet-en sortua izan elkartearen egoitza eta bere jarduerak Valentziako Raco de la Corbella izeneko lokalean kokatzen ziren, hori zen Velluters auzoko mugimendu sozialen eta ezker independentistaren erreferentziazko lokala. 2018an, lokala itxi eta Valentziako Laurak Bat Euskal Etxea auzora aldatu zenean, Euskaltzaleok elkarteak Laurak Bat elkartearekin bat egin eta elkarrekin lan egiten hastea erabaki zuen, bere ibilbide independentea bukatutzat emanez, baina tinko lan eginez.
Jarduerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Valentzian dauden euskaldun guztiak batzeko asmoekin lan egiten zuten, beren jarduerak aurrera eramateko ekintza desberdinak antolatuz. Horren artean zeuden hauek: euskara eskolak,[3] kanta afariak, hitzaldiak, zinema, euskal ostiralak, mendi irteerak, txiki txoko bat umeentzat, Korrika eta abar.[4][5][6][7][8][9]
Korrika Valentzian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2024an ere Korrika Valentziatik ere ibili zan. Valentziako Euskal parte hartu zuen, euskara eta euskal kultura nagusi izan ziren ekitaldiz beteriko egitarauarekin. Herri jolasak, festa, bazkari herrikoia, kontzertua Abian eta Sa Pena taldeekin, Etxebarri Aita-seme trikitilariak eta Korrika koloretsua hiriko hirigune historikoan. Ehunka lagunek gozatu zuten jai eta aldarrikapeneko egun hartaz, beti bezala Euskal Herrian Euskaraz, al País Valencià en valencià! lelopean.[10][11]
Aurreko korriketan ere parte hartu zuten (2024, 2022, 2019, 2017, 2015...).[12][13][14][15]
- Korrika 2015 Valentzian
Munduko Euskal Etxeen mapa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «EuskalEtxeak - Euskal etxeak» www.euskaletxeak.eus (kontsulta data: 2025-04-13).
- ↑ Euskaltzaleok euskal etxea. euskaletxeak.eus.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Euskera 2024-2025» Euskaltzaleok 2024-09-02 (kontsulta data: 2025-05-26).
- ↑ «Ezin galdu Euskara Ikasleen Topaketa Laurak Bat Euskal Etxean: kantak, jolasak, bazkaria...» Euskal kultura (kontsulta data: 2025-05-26).
- ↑ «Hogeita hamar bat euskal etxek egin dute bat EH Bateraren Aberri Eguneko dei bateratuarekin. Zeurea ere tartean?» Euskal kultura (kontsulta data: 2025-05-26).
- ↑ «8M Mugimendua: Emakumeen aldeko ‘Olatu berdea’ euskal etxeetara ere iristen ari, gaurko ekintzetako batzuk» Euskal kultura (kontsulta data: 2025-05-26).
- ↑ «Valentziako Euskal Etxeek Diasporako Gutunen V. Lehiaketa antolatu dute: lanak aurkezteko epea, urtarrilaren 20raino» Euskal kultura (kontsulta data: 2025-05-26).
- ↑ .
- ↑ Europako Euskal Etxeen II. Euskarazko Podcast lehiaketa. euskaletxeak.eus.
- ↑ «23. KORRIKA a València» Euskaltzaleok 2024-04-09 (kontsulta data: 2025-05-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) KORRIKA Valentzian – LAURAK BAT EUSKAL ETXEA. 2024-03-29 (kontsulta data: 2025-05-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Korrika 21 en València / 21. Korrika Valentzian» Euskaltzaleok 2019-03-27 (kontsulta data: 2025-05-26).
- ↑ «Korrikari harrera emateko egun osoko jai-egitaraua, Korosti, herri kirolak, bazkaria, trititilariak, DJ...» Euskal kultura (kontsulta data: 2025-05-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Korrika 20 arriba a València / Korrika 20 Valentzian» Euskaltzaleok 2017-03-21 (kontsulta data: 2025-05-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «KORRIKA a VALÈNCIA 2017 / 20. KORRIKA Valentzian» Euskaltzaleok 2017-04-04 (kontsulta data: 2025-05-26).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Webgune ofiziala
- Facebook orrialdea
- Euskaltzaleok euskal Etxea euskaletxeak.eus atarian