Laminiturri Kultur Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laminiturri Kultur Elkartea
Kokapena
Koordenatuak 42°28′20″N 2°26′36″W

Laminiturri Kultur Elkartea, (ofizialki Asociación Cultural Laminiturri), Espainiako Errioxa autonomia erkidegoko Logroño hiriburuan dagoen kultur elkarte euskaltzale bat da. Francisco Sáenz Porres pasealekuko 1-3 zenbakietan dago.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ojacastro herrian dagoen Laminiturri iturburuaren izena da[1]. "Lamien iturria" esan nahi du eta jakina da Ojacastron autofedeak izan zirela sorginen aurka[2].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996an sortu zuen Errioxako Unibertsitateko euskaltzale talde batek[3]. Ángel Vegas izan zen elkartearen aurreneko presidentea. 2001. urtean Eusko jaurlaritzak Euskal Etxeen erregistroan sartu zuen[3]. Ez da ordea Euskal Herritik etorritakoen elkartea, Laminiturriko bazkideen %80a errioxan jaioa da eta errioxartzat duten euren burua, baina euskarak Errioxan izan duen presentzia beren sustraitzat hartzen dute.

Ekintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errioxako euskararen usadioa eta sustraiak aztertu eta ezagutzera ematen ditu. Hainbat hitzaldi antolatu ditu beti ere euskarak Errioxan duen presentziaren eta izan duen garrantziaren ingurukoak[4][5]. Logroñon[6] eta Naiaran[7] euskara klaseak ere antolatzen ditu.

2004. urtean El camino del Vascuence-Euskararen Bidea liburua argitaratu zuen. Bermeo eta Donemiliaga Kukula batzen dituen ibilbidea azaltzen du, zortzi etapatan banaturik[8].

Naiara sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Naiara sariak ematen dituzte errioxar kultura sustatzen duten pertsonei[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «La Rioja - Errioxa» www.errioxa.com Noiz kontsultatua: 2021-04-14.
  2. «Ojacastro: Magia, brujas y autos de fé» www.ojacastro.org Noiz kontsultatua: 2021-04-14.
  3. a b c «La Rioja - Errioxa» www.errioxa.com Noiz kontsultatua: 2021-04-14.
  4. (Gaztelaniaz) ««El euskera ha retrocedido por todos los lados hasta el siglo XX»» La Rioja 2011-06-15 Noiz kontsultatua: 2021-04-14.
  5. «EuskalEtxeak - Detalles del Centro vasco - Asociación Cultural 'Laminiturri'» www.euskaletxeak.eus Noiz kontsultatua: 2021-04-14.
  6. (Gaztelaniaz) «Nájera también habla euskera» La Rioja 2014-10-05 Noiz kontsultatua: 2021-04-14.
  7. (Gaztelaniaz) «Interés por el euskera en Nájera: una asociación cultural riojana organiza curso por segundo año consecutivo» Euskal kultura Noiz kontsultatua: 2021-04-14.
  8. «Euskal Herria eta Errioxa euskarak bat eginik» Argia Noiz kontsultatua: 2021-04-14.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]