Edukira joan

Valentziako Laurak Bat Euskal Etxea

Koordenatuak: 39°28′24″N 0°22′51″W / 39.473297°N 0.380708°W / 39.473297; -0.380708
Wikipedia, Entziklopedia askea
Valentziako Laurak Bat Euskal Etxea
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Valentziako Erkidegoa
ProbintziaValentziako probintzia
Valentziar Herrialdeko eskualdeakValentziako eskualdea
UdalerriaValentzia
District of ValenciaCiutat Vella
AuzoEl Mercado
Koordenatuak39°28′24″N 0°22′51″W / 39.473297°N 0.380708°W / 39.473297; -0.380708
Map

Valentziako Euskal Etxea edo Euskal Etxea València, ofizialki Centro Vasco Navarro Laurak Bat de València, Espainiako Valentzia hirian dagoen euskal etxe bat da, Valentziako Erkidegoan. Peu de la Creu kalearen 8. zenbakian dago. 1950ean sortua izan zen. Hiri berean zegoen Valentziako Euskaltzaleok Euskal Etxearekin bat egin zuten 2018an.[1]

1950ean sortua Valentziako Euskal Etxeak ibilbide luzea egin du hirian, gaur egun eta 2018tik, Velluters auzoko Peu de la Creu kaleko 8. zenbakian kokatua, bere, hirugarren egoitza da. Aurretik, etapa luze batean, Ciutat Vella-ko Turia kalean egon zen, eta urte batzuetan Patraix auzoko Maria Jordan kalean.

Kanta-afaria

Euskal Etxea diktadura frankistak markatutako testuinguru batean sortu zen, Euskal Herri osoko etorkinen topagune gisa. Sozializazio leku bat aurkitzen dute bertan, hori bai, jarduera gehienak ateetatik barrura izaten dira. Bazkariak, mus txapelketak, ospakizun erlijiosoak eta jaiak, hala nola Sanferminetako txupinazoa, danborrada, Santo Tomas edo Nafarroaren Eguna.

Laurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran aldaketa handia gertatu zen. Euskara irakasle bat kontratatu eta eskolak ematen hasi ziren. Eskola hauek Euskal Etxera hurbildu eta hobeto ezagutzeko aukera ematen diete valentziar askori. Ikasle gutxi batzuekin hasi ziren eskolak ematen jarraitu dute ordutik, eta azken urteetan oso erantzun positiboa izan dute beti, 60/70 ikasle baino gehiagorekin.

2010etik aurrera, aldaketa handiena gertatzen da, Euskaltzaleok Elkartearen eskutik hirira zabalduz, Korrika eta Euskararen Egunak ospatzen hasten dira, kaleetan eta plazetan ehunka lagun biltzen dituzten ekintzekin.

2018az geroztik, eta COVID-ak eragindako konfinamenduaren ondoren, Euskal Etxeak Valentziako Mercat Central-etik oso gertu funtzionatzen du. Hiriko hainbat gizarte kolektiborekin sarean lan eginez, gune kultural, ireki eta herrikoi bihurtu da, non kolektibo eta erakunde askok ere beren jarduerak egiten dituzten.

Euskal Etxeak 75 urte bete ditu 2025ean eta iraun egin du, beti ere Valentzia eta L’Horta-ko euskaldunak biltzeko eta euskal kultura eta euskara, Euskal Herriko hizkuntza, bultzatzeko helburuarekin.

Euskal Etxeak ikasgelak, liburutegia, patioa, jangela eta sukaldea ditu, baita jaiak, kontzertuak, liburu aurkezpenak edo kolektiboen bilerak egiteko lekua ere.

Valentzian dauden euskaldun guztiak batzeko asmoekin lan egiten zuten, beren jarduerak aurrera eramateko ekintza desberdinak antolatuz. Horren artean zeuden hauek: euskara eskolak,[2] kanta afariak, hitzaldiak, zinema, euskal ostiralak, mendi irteerak, txiki txoko bat umeentzat, Korrika eta abar.[3][4][5][6][7][8]

Korrika Valentzian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2024an ere Korrika Valentziatik ere ibili zan. Valentziako Euskal parte hartu zuen, euskara eta euskal kultura nagusi izan ziren ekitaldiz beteriko egitarauarekin. Herri jolasak, festa, bazkari herrikoia, kontzertua Abian eta Sa Pena taldeekin, Etxebarri Aita-seme trikitilariak eta Korrika koloretsua hiriko hirigune historikoan. Ehunka lagunek gozatu zuten jai eta aldarrikapeneko egun hartaz, beti bezala Euskal Herrian Euskaraz, al País Valencià en valencià! lelopean.[9][10]

Aurreko korriketan ere parte hartu zuten (2024, 2022, 2019, 2017, 2014...).[11][12][13][14]

Munduko Euskal Etxeen mapa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikus Munduko euskal etxeen mapa interaktiboa (Wikidatako datuekin, 2025)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «EuskalEtxeak - Euskal etxeak» www.euskaletxeak.eus (kontsulta data: 2025-04-13).
  2. (Gaztelaniaz) «Euskera 2024-2025» Euskaltzaleok 2024-09-02 (kontsulta data: 2025-05-26).
  3. «Ezin galdu Euskara Ikasleen Topaketa Laurak Bat Euskal Etxean: kantak, jolasak, bazkaria...» Euskal kultura (kontsulta data: 2025-05-26).
  4. «Hogeita hamar bat euskal etxek egin dute bat EH Bateraren Aberri Eguneko dei bateratuarekin. Zeurea ere tartean?» Euskal kultura (kontsulta data: 2025-05-26).
  5. «8M Mugimendua: Emakumeen aldeko ‘Olatu berdea’ euskal etxeetara ere iristen ari, gaurko ekintzetako batzuk» Euskal kultura (kontsulta data: 2025-05-26).
  6. «Valentziako Euskal Etxeek Diasporako Gutunen V. Lehiaketa antolatu dute: lanak aurkezteko epea, urtarrilaren 20raino» Euskal kultura (kontsulta data: 2025-05-26).
  7. .
  8. Europako Euskal Etxeen II. Euskarazko Podcast lehiaketa. euskaletxeak.eus.
  9. «23. KORRIKA a València» Euskaltzaleok 2024-04-09 (kontsulta data: 2025-05-26).
  10. (Gaztelaniaz) KORRIKA Valentzian – LAURAK BAT EUSKAL ETXEA. 2024-03-29 (kontsulta data: 2025-05-26).
  11. (Gaztelaniaz) «Korrika 21 en València / 21. Korrika Valentzian» Euskaltzaleok 2019-03-27 (kontsulta data: 2025-05-26).
  12. «Korrikari harrera emateko egun osoko jai-egitaraua, Korosti, herri kirolak, bazkaria, trititilariak, DJ...» Euskal kultura (kontsulta data: 2025-05-26).
  13. (Gaztelaniaz) «Korrika 20 arriba a València / Korrika 20 Valentzian» Euskaltzaleok 2017-03-21 (kontsulta data: 2025-05-26).
  14. (Gaztelaniaz) «KORRIKA a VALÈNCIA 2017 / 20. KORRIKA Valentzian» Euskaltzaleok 2017-04-04 (kontsulta data: 2025-05-26).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]