Bartzelonako Euskal Etxea
Bartzelonako Euskal Etxea | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Eremu funtzionala | Bartzelonako metropoli eremua |
Eskualdea | Barcelonès |
Kataluniako udalerria | Bartzelona |
Koordenatuak | 41°23′04″N 2°10′55″E / 41.38456°N 2.18191°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1979 |
Arkitektura | |
Kontaktua | |
Helbidea | Placeta Montcada, 1-3, bajos |
Webgune ofiziala | |
Bartzelonako Euskal Etxea Kataluniako Bartzelona hiriburuko Ciutat Vella barrutian dauden El Born eta La Ribera auzoetan kokatzen da, Santa Maria del Mar elizatik hurbil. Bertan hiri honetako nahiz Kataluniako euskal diaspora bildu ohi da. Kultur Etxea Arc de Sant Vicenç kalean kokatuta dago, jatetxea berriz Placeta Montcada plazan.[1][2]
Urtean zehar hiri guztian euskal kultur ekintzak eta euskararen inguruko jarduerak antolatu ohi ditu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bartzelonako Euskal Etxea 1979an jaio zen, bertako euskaldun eta katalanak elkartzeko leku bat sortzeko nahiarekin. Orduz geroztik hainbat eta hainbat bazkideri esker mantendu da bizirik Euskal Etxea.
Baliabideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatetxeak eta jatetxearen atzean dagoen txokoak aukera ematen dute euskaldunak eta katalanak biltzeko. Bertan zer edo zer edan ahal da prezio herrikoietan, Euskal Herriko egunkari eta aldizkariak irakurri, ETB Sat bitartez futbol eta pilota partiduak ikusi ahalko dira, eta horrez gain formatu txikiko ekitaldi kulturalak eskaintzen dira (kontzertuak, antzerkia, hitzaldiak…).
Jarduerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Katalunian euskal kultura hedatzeko lanean ari da. Kontzertuak, antzerki emanaldiak, euskara ikastaroak, liburu-aurkezpenak, hitzaldiak, euskal jai tradizionalen ospakizunak (Santa Ageda Eguna, San Tomas Eguna, Olentzero eta Maridomingi,…), euskal instrumentu tradizionalen tailerrak, euskal dantzak…[3]
Euskaldunak eta katalanak elkarrekin topatzeko lekua ere bada, kulturgunean dagoen txokoari esker. Bertan zer edo zer hartzeaz gain Euskal Herriko egunkari eta aldizkariak irakurri eta formatu txikiko ekitaldi kulturalez gozatu daiteke.
Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bartzelonako Euskal Etxeak Katalunian euskara ikasteko aukera ematen du aurrez aurreko eta online bidezko euskara klaseen bitartez. Horrez gain, badu euskara ikasleak saretzeko helburua ere, eta horretarako espresuki ikasleei zuzendutako hainbat ekintza osagarri ere antolatzen ditu: euskararen egunean mintzodromoa, barnetegia, mintzalaguna edo bikote linguistikoa, berba-taldea…[4][5]
Gainera, unean uneko ekitaldi bereziak ere ekartzen ditu Bartzelonara, horien artean, Korrika eguna ospatzen da bi urtean behin,[6][7] eta baita Euskaraldia ere, biak ala biak Katalunian ere euskara lehen lerroan jartzeko helburuarekin.[8][9][10]
Bestalde, Kataluniako haurrek euskaraz hitz egin eta jolasteko espazio bat ere eskaintzen du Euskal Etxeak, Haurren txokoa. Bertan, etxean euskara jaso duten haurrak elkartu eta euskaraz gozatzeko aukera izaten dute.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alderdi kulturalak garrantzi berezia du Bartzelonako Euskal Etxearen jardueran, kultura euskaldun eta katalanen arteko harremanak sendotzeko tresna ezin hobea baita. Horretarako, askotariko kultur ekintzak antolatzen dira Euskal Etxean: kontzertuak,[11][12][13] antzerkia,[14] hitzaldiak, ipuin kontaketak, liburu aurkezpenak,[15][16][17] bertso afariak...[18]
Ekintza horiez gain, Euskal Etxeak Bartzelonako hainbat aretorekin elkarlanean hamaika ekitaldi antolatzen ditu.
Zinemaldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2005ean hasita Euskal Herrian ekoiztutako pelikulak proiektatzeko jaialdi bat antolatu zuten urte batzuetan. Sari nagusiak hauek izaten ziren Urrezko txapela pelikula onenari, Urrezko Txapela dokumental onenari eta Urrezko txapela-Azkue Fundazioa euskarazko pelikula onenari.
Munduko Euskal Etxeen mapa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Barcelonako Euskal Etxea» www.euskaletxeak.eus (kontsulta data: 2025-05-30).
- ↑ «EuskalEtxeak - Euskal etxeak» www.euskaletxeak.eus (kontsulta data: 2025-04-13).
- ↑ «Bartzelonako Euskal Literatura Irakurle Klubak Cano, Landa, Jaio, Mintegi, Sarri, Saizarbitoria... aztertuko ditu aurten» Euskal kultura (kontsulta data: 2025-06-02).
- ↑ «Bi asteko udako euskara ikastaroa hasiko da Bartzelonako Euskal Etxean» Euskal kultura (kontsulta data: 2025-06-02).
- ↑ «Bartzelonako Euskal Etxeak hastapen euskara ikastaro trinkoak eskainiko udan, uztail eta irailean, zerotik abiatuta» Euskal kultura (kontsulta data: 2025-06-02).
- ↑ «Mundu osoan euskaldun eta euskaltzale andana Korrika txikiak antolatu eta bertatik lotzen: irudietako batzuk» Euskal kultura (kontsulta data: 2025-06-02).
- ↑ «22. Korrikan parte hartuko du Bartzelonako Euskal Etxeak: korrika txikia, Korrika, bazkaria eta kontzertuak» Euskal kultura (kontsulta data: 2025-06-02).
- ↑ «Datorren igandea Euskararen Nazioarteko Eguna da (ENE) eta Euskal Diasporan eta nazioartean izango du oihartzuna» Euskal kultura (kontsulta data: 2025-06-02).
- ↑ «Euskaraldia eta ENE: mundu osoan makina bat euskal etxe eta unibertsitatek bistarazi zuten euskaldunon hizkuntza» Euskal kultura (kontsulta data: 2025-06-02).
- ↑ «Euskararen Egunean, euskara bor-bor Diasporan, euskal etxeek eta unibertsitateek antolatutako jarduerei esker» Euskal kultura (kontsulta data: 2025-06-02).
- ↑ «Guretzat Tour 2023: En Tol Sarmientoren kontzertua La Nau Aretoan, sarrerak salgai» Euskal kultura (kontsulta data: 2025-06-02).
- ↑ «Neomak taldearen kontzertua Sidecar Aretoan, AIE Elkarteak antolatutako Artistas en Ruta programaren baitan» Euskal kultura (kontsulta data: 2025-06-02).
- ↑ «“Egon edo ez egon”: Joseba Tapiaren kontzertua Tradicionarius Jaialdian, beherapenak euskal etxeko kideentzat» Euskal kultura (kontsulta data: 2025-06-02).
- ↑ «Euskandalo: umorea, giroa eta pikardia Maitetxuren aurtengo azkeneko saioan Euskal Etxean» Euskal kultura (kontsulta data: 2025-06-02).
- ↑ «Bartzelonako Euskal Literatura Irakurle Klubak Cano, Landa, Jaio, Mintegi, Sarri, Saizarbitoria... aztertuko ditu aurten» Euskal kultura (kontsulta data: 2025-06-02).
- ↑ «Joseba Sarrionandiak "Markos Gimenoren 101 Letrakartel" aurkeztuko du Euskal Etxean» Euskal kultura (kontsulta data: 2025-05-30).
- ↑ «"Ainhoa: Black is beltza II" irakurriz itxiko du Bartzelonako Euskal Literatura Irakurle Klubak 2023-24 kurtsoa: balantzea» Euskal kultura (kontsulta data: 2025-06-02).
- ↑ «Txotx!: bermuta, bazkaria, bertsoak eta sagardo festa Euskal Etxeak antolatuta» Euskal kultura (kontsulta data: 2025-06-02).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bartzelonako Euskal Etxearen webgunea (Katalanez)
- Flickr: https://www.flickr.com/photos/euskaletxea
- Instagram: https://www.instagram.com/euskal_etxea_bcn/