Municheko Euskal Etxea
| Municheko Euskal Etxea | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Estatu burujabe | |
| Alemaniako estatua | |
| Gobernu-eskualde | Bavaria Garaia |
| Unibertsitate-hiri | Munich |
| Koordenatuak | 48°09′25″N 11°32′08″E / 48.156875°N 11.535417°E |
![]() | |
| Kontaktua | |
| Helbidea | Orffstraße 13 |
| E-posta | mailto:munitxekoeuskalelkartea@gmail.com |
Municheko Euskal Etxea, Munitxeko Euskal Elkartea e.V.-k sortu eta bultzatutako euskal etxea da.Alemaniako Munich hirian dago, Bavaria estatuan. Ez du egoitza finkorik. Elkartea 2013an sortu zen[1][2], eta 2015ean lortu zuen Euskal Etxe izaera[3]. Berlingoaren ondoren, Alemaniako bigarren Euskal Etxea da.
Sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Munitxeko Euskal Elkartea e.V. "lau katuk" sortu zuten 2013an[2]. Sorreratik bertatik, elkartearen helburu nagusia Municheko euskal komunitatea saretzea eta euskal kultura eta hizkuntza Munichen ezagutaraztea da. Municheko Euskal Etxearen sorrera ere ekinbide horren parte da.
Logoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Municheko Euskal Etxearen logoak hiriko Frauenkirche katedrala (hiriaren sinbolo nagusienetako bat) eta euskal txapela bateratzen ditu.
- Munich-eko Euskal Etxearen Logoa
Jarduerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal kultura sustatu asmoz hainbat ekitaldi antolatu ditu Municheko Euskal Etxeak, hala nola:[2][4]
Bertso-saioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko ahozko inprobisazioa Munichen ezagutarazteko, Amets Arzallus bertsolariaren ekitaldia antolatu zuen Euskal Etxeak 2014ean, Cervantes Institutuaren laguntzarekin. Euskaraz kantatutakoa alemanierara itzultzen zen ahal bezain azkarren, bertako publikoak ere saioaren nondik norakoa uler zezan. Horrez gain, publikoaren parte-hartzea sustatzeko, hitzak bildu eta Amets Arzallusek horiekin bat-bateko bertsoak sortu zituen[2].
2016ko azaroaren 25ean, "BertsoTag - ImproShow" ekitaldia antolatu zen Amets Arzallus eta Julio Sotoren parte-hartzearekin. Ondoren, Garilak 26 taldeak kontzertu berbenero bat eskeini zuen.
Dantza ikusgarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donibane Garaziko Garaztarrak[5] taldearen dantza ikusgarria antolatu zen.
“Jolas dezagun euskaraz”, Municheko ludoteka[6]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Umeek eta familiek elkarren artean euskaraz jolastuz ondo pasatzeko espazioa[7].
Euskarazko irakurle-kluba
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2025-2026 ikasturtean, Municheko Euskal Etxeak irakurle-taldea jarri zuen martxan[8]. Parte-hartzaileak Cervantes Institutuko liburutegian biltzen dira, urtean hiruzpalau aldiz. 2025-2026 ikasturtean ondorengo liburuak irakurriko dituzte: Ni ez naiz Mikel Laboa (Unai Iturriaga, Harkaitz Cano, Joseba Larratxe), Elkanoren herriari bueltaka (Ander Izagirre), Neguko argiak (Irati Elorrieta) eta Gu gabe ere (Itziar Ugarte).
Euskal dantza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal dantza klaseak eskaini ditu Municheko Euskal Etxeak.
Corso Leopold festibala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Corso Leopold festibalean stand bat ipini izan da, Euskal Herria eta euskarari buruz jendea informatzeko.
Catalunya - Euskal Herria lagunarteko futbol partidak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Municheko euskal eta kataluinar komunitatearen arteko futbol partidak antolatu dira.
Bestelakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tartean behin, "Euskal Stammtisch" izenpean, hainbat euskaldun elkartzen dira bazkariak, mus-txapelketak edota patata-tortilla lehiaketak antolatzeko.[2]
Korrika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Municheko Euskal Etxeak antolatzen duen ekitaldi arrakastatsuena da Korrika. Euskararen aldeko lasterketa honek Municheko euskal komunitatearen gehiengoa biltzen du. 2013an antolatu zen lehenengoa, eta ordudanik Korrikak Munichen ez du etenik izan.[6]
Saio guztietan ibilbide berbera burutu da: korrikalariak Max Joseph Platz plazan elkartzen dira, Municheko operaren parean. Bertatik abiatzen dira, Residenz eta Hofgarten-aren paretik pasatuz jarraian, Ludwigstrasse kale nagusian barna, unibertsitateko Geschwister-Scholl-Platz plazara iritsi arte. Guztira kilometro eta erdiko ibilbidea da, eta euskal musika entzunez eta euskararen aldeko aldarriak zabalduz gurutzatzen da.[2]
Ibilbidearen amaieran, elkarteak euskal produktuen dastaketa antolatu ohi du, eta euskal kultura edo elkartea bera ezagutu nahi duen oro gonbidatzen du bertara biltzera.[2]
18. Korrika (Eman Euskara Elkarri) - 2013
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Munitxeko Euskal Elkarteak antolatutako lehen ekitaldia izan zen, eta 100 lagun inguru bildu zituen[2].[9] Lehenengo saio horretako argazkiak ikusteko, klikatu hemen.
19. Korrika (Euskahaldun) - 2015
[aldatu | aldatu iturburu kodea]20. Korrika (Bat zuk) - 2017
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2017ko apirilaren 8an burutu zen[12]. Ekitaldiko argazkiak ikusteko klikatu hemen.
21. Korrika (Klika) - 2019
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019ko ekitaldiko bideoa ikusteko klikatu hemen.
22. Korrika (Hitzekin) - 2022
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2022ko apirilaren 3an burutu zen. Ekitaldiko argazkiak eta bideoak ikusteko klikatu hemen. Helburua "euskal talde txikiak Munichen Euskal Herriaren eta euskararen aztarna lagatzea" izan zen[13].
23. Korrika (Harro herri) - 2024
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2024ko edizioaren aldarrikapen nagusia euskara, katalana eta galizierarekin batera, Europan ofiziala izatea izan zen, eta horretarako bozketa gehiago ez atzeratzea[14].
2024ko martxoaren 24an burutu zen. Ekitaldiko bideoa ikusteko klikatu hemen.[15]
Sare sozialak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Municheko euskal elkarteak kontua du bai Facebook-en eta baita Instagram-en ere.
Harremanetarako emaila: munitxekoeuskalelkartea@gmail.com da.
Munduko Euskal Etxeen mapa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «EuskalEtxeak - Euskal etxeak» www.euskaletxeak.eus (kontsulta data: 2025-04-13).
- 1 2 3 4 5 6 7 8 «Isaak Elduaien: Munichek badu bere euskal etxea» EITB (kontsulta data: 2025-07-26).
- ↑ «Bigarren euskal etxe bat Alemanian: Eusko Jaurlaritzak Munitxeko Euskal Elkartea ofizialki onartu du» Euskal kultura (kontsulta data: 2025-07-26).
- ↑ Jon Iraola, Municheko Euskal Elkartea: "Irakurle klubaren saioetako batean, euskara inoiz entzun ez zuen 80 urteko andre bat gerturatu zen hizkuntza entzutera". .
- ↑ (Frantsesez) Garaztarrak | Groupe de danse de basse navarre. (kontsulta data: 2025-07-26).
- 1 2 «Instagram» www.instagram.com (kontsulta data: 2025-07-26).
- ↑ «"Jolas dezagun euskaraz": euskaraz jokatzeko ludoteka, Euskal Etxeak antolatua» Euskal kultura (kontsulta data: 2025-07-26).
- ↑ «Arrakastaz abiatu da Munichen, "Ni ez naiz Mikel Laboa" zukutuz, Euskal Irakurle Kluba; hurrengo hitzordua martxan» Euskal kultura (kontsulta data: 2025-07-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Korrika llega a Munich (Alemania)» EITB (kontsulta data: 2025-07-26).
- ↑ SA, Baigorri Argitaletxea. (2015-03-12). «Beroketa ariketei ekin diete, 19. Korrika Municheko kaleetaraino eramateko» GARA (kontsulta data: 2025-07-26).
- ↑ (Frantsesez) Naiz, Zortzigarrena. (2015-03-22). «Korrika Munichera ere iritsi da!» www.naiz.eus (kontsulta data: 2025-07-26).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Korrika Munichera ere iritsiko da, bertako euskal etxearen eskutik, ondoren jaia, pintxoak, kontzertua...» Euskal kultura (kontsulta data: 2025-07-26).
- ↑ elkartea, IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA. (2022-03-07). «Euskaldunak munduan Korrikaren lekukoa eskuan» Kazeta.eus (kontsulta data: 2025-07-26).
- ↑ «EBn euskara, katalana eta galegoa ofizial izateari buruzko bozketa geroratu egin dute berriro» Berria 2025-07-18 (kontsulta data: 2025-07-26).
- ↑ «Munich» www.korrika.eus (kontsulta data: 2025-07-26).
