Edukira joan

Vasylkiveko aire-basea

Koordenatuak: 50°12′N 30°18′E / 50.2°N 30.3°E / 50.2; 30.3
Wikipedia, Entziklopedia askea
Vasylkiveko aire-basea
Kokapena
Estatu burujabe Ukraina
Oblast Kieveko oblasta
Ukrainako hiriaVasylkiv
Koordenatuak50°12′N 30°18′E / 50.2°N 30.3°E / 50.2; 30.3
Map
Altitudea205 m, itsas mailaren gainetik

Vasylkiveko aire-basea Ukrainako Aire Armadaren aire-base bat zen, Vasylkiv hiritik gertu kokatua, Kiev Oblastean, Ukrainan. Basean bertan, Hegazkintza Taktikoko 40. Brigadaren egoitza kokaturik zegoen.[1]

Vasylkiven zeuden unitateen artean aipagarri da Guardiako Ehiza-Hegazkinen 146. Erregimentua –146 Gv IAP modura ere ezaguna– , 41 Mikoyan-Gurevich MiG-25 PD hegazkinekin hegan egiten zuena.[2] Erregimentua 1950ean iritsi zen basera, Aireko Defentsako 19. Dibisioaren menpean zegoenean; hau, 1989ko ekainean, Aireko Defentsako 49. Talde gisa berrantolatu zuten –edozein kasutan, Aireko Defentsako 8. Armadako kide bezala–. Ukrainak 1992ko ekainaren 1ean hartu zuen bere gain erregimentua, bai eta urtebete geroago, 1993ko ekainaren 1ean, desegin zen.[3]

Bandera Gorriko Ehiza-Hegazkinen 92. Erregimentua 1993an iritsi zen Mukatxevotik, non egon zen 1994an desegina izan arte.[4]

Basea Vasylkiveko guduan izandako borroka-gunea izan zen, Kieveko erasoaldiaren zati zen 2022ko Ukrainako inbasioan. Testuinguru horretan, aire-basea 2022ko martxoaren 12an suntsitu zuten, Errusiaren aire-basearen lurreratzeko pistaren aurkako misil-erasoen ondorioz.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Orbats» scramble.nl (Noiz kontsultatua: 2022-05-19).
  2. «Авиация ПВО» www.airbase.ru (Noiz kontsultatua: 2022-05-19).
  3. «146th Guards Fighter Aviation Regiment PVO» www.ww2.dk (Noiz kontsultatua: 2022-05-19).
  4. «92nd Fighter Aviation Regiment» www.ww2.dk (Noiz kontsultatua: 2022-05-19).
  5. (Ingelesez) «Airport completely destroyed due to missile attacks by invader in Vasylkiv, Kyiv region – mayor» Interfax-Ukraine (Noiz kontsultatua: 2022-05-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]