Kieveko oblasta
| Kieveko oblasta Київська область | |
|---|---|
| Administrazioa | |
| Herrialdea | |
| Hiriburua | Kiev |
| Geografia | |
| Azalera | 28131 km² |
| Demografia | |
| Biztanleria | 1721800 biztanle (2010) |
| Dentsitatea | 61,2 bizt/km² |
| Bestelako informazioa | |
| Hizkuntza ofiziala(k) | Ukrainera |
| www.kyiv-obl.gov.ua/ | |
Kieveko oblasta (errusieraz: Киевская область, translit. Kievskaïa oblast) edo Kyiveko oblasta (ukraineraz: Київська область, translit. Kyïvs’ka oblast), Ukrainako ipar-erdialdeko probintzia edo oblasta da. Iparraldean Bielorrusiarekin du muga, ekialdean Txernihiv eta Poltavako oblastekin, hego-ekialde eta hegoaldean Txerkasiko oblastarekin, hego-mendebaldean Vinnitsyako oblastarekin eta mendebaldean Zhytomyrko oblastarekin[1]. 28.131 km²ko azalera du eta 2010eko urtarrilaren 1ean 1.721.800 biztanle zituen[2]. Oblastaren zentro administratiboa Kiev da. Hala ere, hiri hau estatus bereziko entitate administratibo autonomoa da eta ez da, beraz, oblastaren parte.
Hiri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kieveko oblasteko hiri handienak hauek dira (2005eko biztanleria[3]):
- Bila Tserkva: 204.794 biztanle
- Brovary: 89.384 biztanle
- Boryspil: 55.334 biztanle
- Fastiv: 50.586 biztanle
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Bandera | Armarria | Izena | Izena ukraineraz | Hiriburua | Azalera (km2) | Biztanleria 2021eko estimazioa[4] |
|---|---|---|---|---|---|---|
| Bila Tserkva raiona | Білоцерківський район | Bila Tserkva | 6.514,8 | 436.115 | ||
| Boryspil raiona | Бориспільський район | Boryspil | 3.873,2 | 203.273 | ||
| Brovary raiona | Броварський район | Brovary | 2.881,9 | 242.180 | ||
| - | - | Butxa raiona | Бучаньский район | Butxa | 2.558,3 | 362.382 |
| Fastiv raiona | Фастівський район | Fastiv | 1.761,2 | 183.794 | ||
| Obukhiv raiona | Обухівський район | Obukhiv | 3.639,1 | 228.829 | ||
| Vyshhorod raiona | Вишгородський район | Vyshhorod | - | 131.957 | ||
| Oblasta guztira | Київська область | Kyiv | 28.131 | 1.788.530 |
Era berean, bertan dago kudeaketa berezia duen Txernobylgo esklusio eremua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Kiev Oblast Ukraine-tourism.com.ua
- ↑ Київська область Ukrstat.gov.ua
- ↑ Kieveko oblasteko hiriak[Betiko hautsitako esteka] World-gazetteer.com
- ↑ "Чисельність наявного населення України (Actual population of Ukraine)" (PDF) (in Ukrainian). State Statistics Service of Ukraine.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Ukrainako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |