Sopron

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sopron

Sopron
bandera

armarria

Izen ofiziala Sopron/Ödenburg
Estatua  Hungaria
Konderria Győr-Moson-Sopron
Alkatea Fodor Tamás (Fidesz)
Koordenatuak

47° 41′ 06″ N, 16° 34′ 59″ E / 47.68500°N,16.58306°E / 47.68500; 16.58306Koordenatuak: 47° 41′ 06″ N, 16° 34′ 59″ E / 47.68500°N,16.58306°E / 47.68500; 16.58306

Sopron hemen kokatua: Hungaria
Sopron
Sopron
Eremua 169,01 km²
Posta kodea 9400
Biztanleria 61.780 bizt. (2015[1])
Dentsitatea 365,54 bizt./km²
http://www.sopron.hu

Sopron (hungarieraz: ˈʃopron ahoskatua; alemanez: Ödenburg; kroazieraz: Šopron; latinez: Scarbantia) mendebaldeko Hungariako hiria da, Győr-Moson-Sopron konderrian dagoena. Austriako mugatik gertu dago, Vienatik 60 kmra, eta Budapestetik 220 kmra, eskualde menditsu batean. 2015ean 61.780 biztanle zituen[1].

Hiriko klima oso onuragarria da ardogintzarako; mahats mota nagusia kékfrankos da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Erromaren garaian Scarabantia (antzinako grezieraz: Σκαρβαντία) izena eman zitzaion. Barbaroen inbasioetan hiria suntsitu zuten, eta ez zen magyarren konkista arte (XI. mendean) berreraiki, Suprun izenarekin. 1153. urtean komertzio-gune garrantzitsu gisa aipatzen da. 1273an, Otakar II.a Bohemiakoak gaztelua hartu zuen. Hiria hungariarrei itzuli zitzaien Ladislao IV.ari esker, eta honek hiri aske izendatu zuen.

XVI. mendean, otomandarrek Hungariaren zati handi bat hartu zuten, baina Sopron ez zen inoiz turkiarren eskuetan erori. Hori dela eta, hiria handitu zen, Hungariako beste herrietako jende askok bertara ihes egin zuelako. 1676an, sute batek hiria suntsitu zuen. Hurrengo urteetan hiria berreraiki zuten, eta arte barrokoaren gune bihurtu zen.

Lehen Mundu Gerra amaituta, Saint-Germaingo Itunaren ondorioz, mendebaldeko Hungariako lau lurralde Austriari eman zitzaizkion: Pressburg (Pózsony, gaur egungo Bratislava), Eisenburg (Vas), Ödenburg (Sopron) eta Wieselburg (Moson). 1921ean, herri-matxinada baten ondoren, Soprongo biztanleek Hungariaren barnean gelditzearen alde bozkatu zuten.[2]

Bigarren Mundu Gerran, Sopronek bonbardaketa ugari jasan zituen; 1946an sobietarrek hiria hartu zuten. 1989an, europeismo eta antikomunismoaren eredu gisa ikusia izan zen, ekialdeko biztanleei Austriako muga gurutzatzen uzteagatik.

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011n Sopronen 59.459 lagun bizi ziren; etniari dagokionez, %85 hungariarrak ziren, %5,7 alemaniarrak eta %0,7 ijitoak[3].

Soprongo bilakaera demografikoa (1850-2015)[4]

Biztanle famatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Magyarország közigazgatási helynévkönyve, 2015. január 1., KSH, http://www.ksh.hu/docs/hun/hnk/hnk_2015.xls. Noiz kontsultatua: 2015-12-13 .
  2.   Beigbeder, Yves (1994), International Monitoring of Plebiscites, Referenda and National Elections, Springer Publishing, 81. orrialdea .
  3.   Detailed Gazetteer of Hungary: Sopron, ksh.hu, http://www.ksh.hu/apps/hntr.telepules?p_lang=EN&p_id=08518. Noiz kontsultatua: 2015-12-19 .
  4.   A népesség számának alakulása, terület, népsűrűség, 1870–2001, nepszamlalas2001.hu, http://www.nepszamlalas2001.hu/hun/kotetek/06/08/data/tabhun/4/load01_1_0.html. Noiz kontsultatua: 2015-12-19 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sopron Aldatu lotura Wikidatan