Vicente Anastasio Echevarría

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vicente Anastasio Echevarría

Bizitza
JaiotzaRosario1768ko urtarrilaren 22a
Herrialdea Argentina
HeriotzaBuenos Aires1857ko abuztuaren 20a (89 urte)
Hobiratze lekuaLa Recoleta hilerria
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria

Vicente Anastasio de Echevarría (Rosario, 1768Buenos Aires, 1857) Argentinako Independentziaren hamarkadan funtzio nabarmena izan zuen politikari argentinarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fermin Etxebarria bizkaitarraren eta Tomasa de Acevedo rosariotarraren semea, Buenos Airesko San Carlos ikastetxean ikasi zuen, eta Charcaseko Unibertsitatean abokatu gisa lizentziatu zen 1793an. 1804tik abokatu gisa aritu zen Buenos Airesen. 1805eko ekainaren 4an, Maria Antonina de Echevarría lehengusinarekin ezkondu zen, Benito Lué gotzainak beharrezko dispentsa eman ondoren.

Ingelesen inbasioetan, Pueyrredónen laguntzaile gisa jardun zuen, eta anekdota bitxi baten protagonista izan zen, non kanoi bat eraman zuen San Nicolás de los Arroyosetik Buenos Airesera.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]