Vicente Espinel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vicente Espinel
Vicente Espinel.jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVicente Gómez Martínez-Espinel
JaiotzaRonda1550eko abenduaren 28a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1624ko otsailaren 4a (73 urte)
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, musikaria, gitarra-jotzailea, musikagilea, idazlea, itzultzailea eta apaiza
Genero artistikoaolerkigintza
antzerkia
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Vicente Gómez Martínez-Espinel (Ronda, 1550eko abenduaren 28a - Madril, 1624ko otsailaren 4a) espainiar musikari, poeta eta eleberrigilea izan zen. Salamancan ikasi zuen, eta Flandrian eta Italian gerran ibili zen. Aljeriako piratek preso eduki ondoren, etxeratu eta apaiztu egin zen. Bihuelari bosgarren soka gaineratu zion (autore batzuen arabera, ez da hain ziurra), eta espinela izena hartu zuen hamar bertsoko ahapaldi-mota asmatu zuen. Relaciones de la vida del escudero Marcos de Obregón obrari zor dio fama. Garai hartako Espainiako bizimoduaren zertzelada garbiak jaso zituen bertan.

Lope de Vega haren ikasleetako bat izan zen, eta haren aipamena egin zuen eta laudoriozko hitzak izan zituen El laurel de Apolo lanean edo La viuda valenciana lanaren hitzaurrean. Espinel Cervantesen, Góngoraren eta Quevedoren laguna izan zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vicente Espinel Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]