Vicente González Moreno
Vicente González Moreno | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cádiz, 1778ko abenduaren 9a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Urdazubi, 1839ko irailaren 6a (60 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | jeneral |
Parte hartutako gatazkak | Konbentzioaren Gerra Iberiar Penintsulako Gerra Lehen Karlistaldia |
Vicente González Moreno (Cádiz, 1778ko abenduaren 9a - Urdazubi, 1839ko irailaren 6a) Espainiako militar karlista izan zen, Lehen Karlistaldian parte hartu zuena.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vicente González Moreno Cádizen jaio zen 1778ko abenduaren 9an. Oso gazte zela Frantziako Konbentzioaren aurkako gerran parte hartu zuen. Kapitain izendatu zuten 1801. urtean. Napoleonen armadaren inbasioari aurre egiteko 9.000 lagunek osaturiko gudarostea eratu eta, besteak beste, Zaragoza eta Tutera hiriak hartu zituen. Mariskal izendatu zuten 1830ean eta Torrijos jeneral liberalaren matxinada zapuztu zuen. Torrijos eta bere gizonak fusilatu zituen. Granadako kapitain nagusi izendatu zuten ondoren.
1833an, Fernando VII.a hildakoan, Karlos V.a erregegaiaren esanetara jarri zen eta hark Ingalaterra, Frantzia eta Euskal Herrira eginiko bidaietan lagundu zion. Tomas Zumalakarregi hil eta gero, Iparraldeko Armadako jeneral nagusi izendatu zuten, baina postu hartatik kendu zuten Mendigorriko hondamendiaren ondoren. 1837an, Kapitain Nagusi izendatu zuten. Ez zuen sekula harreman onik izan Marotorekin, eta Bergarako besarkadaren aurka zeuden militarren buru jarri zen. Ipar Euskal Herrira ihes egiten saiatu zen batean atxilo hartu eta hil egin zuten Marotoren jarraitzaileek.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.