Europar sugegorri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vipera berus» orritik birbideratua)
Europar sugegorri
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaSquamata
FamiliaViperidae
GeneroaVipera
Espeziea Vipera berus
Linnaeus, 1759
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Elikadura iturri nagusiaSagua, Arratoia, Lursagua, Soricidaea, Zirauna, Mustela, satorra, Anura, Uhandrea, Caudata, arrautza eta hegaztia
Bizi itxaropena10 urte
HabitatLur lehor
Kumaldiaren tamaina9
Eguneko zikloaeguneko

Europar sugegorria (Vipera berus) Europako zati handi batean dagoen sugea da. Zirkulu Polar Artikotik Iberiar eta Italiar Penintsulako iparraldera, Balkanak utzi gabe, zabaltzen da. Erdialdeko eta hegoaldeko Europan nahiko esporadikoa izaten da.Errusiatik Ozeano Bareko itsasaldera ere hedatzen da.

Itxura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helduak 65cm inguruko luzera izan dezake buztana barne. Emeak arrak baino handiagoak izan daitezke. Sugegorriaren gorputza lodia da eta bere muturra zapala da.Burua hirukierakoa eta ondo zehaztua. Begininiak zutika ditu eta ez du betazalik. Bere gainaldeko ezkatak karenatuak ditu. Sugegorri gehienek bizkar hezurrean sigi-saga egiten duen lerro bat izaten dute ongi nabarmendua.

Koloreak asko aldatzen dira sexuaren arabera. Arrak zuriak eta urdinabarrak , beltz marka bortitzekin. Emeak berriz , arre kolorezkoak edo gorrixkak izaten dira. Sabelaldea urdinabarra edo beltza izaten da ; batzuetan orban zuriekin. Buztana oria , laranja eta azpitik gorria. Badaude oso ilunak, ia beltzak, diren ale batzuk.

Kolore-aldakuntza

Ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere bizilekua zabala da: belar-soro, txilardi, otadi, sastrakadi, baso ireki eta oro har, landaretza ugariko inguruetan. Atsegin dituen beste tokiak , hesiak, baso-ertzak, mendiko bideen ezpondak eta nekazarien eraikuntzetako harresiak izaten dira.Itsas mailatik 3000 metroko garaieraraino (Alpetan) ager daitezke.

Oso ehiztari trebea da harrapakinak harrapatzen. Haien artean ugaztun txiki , sugandila, musker eta txoritxoak daude. Harrapakinak Jacobsonen organoari esker eta mingaina mugituz atzematen ditu. Organo horrek usaimenaren antzeko eginkizuna betetzen du eta mingainaren bidez jasotako estimulu kimikoak aztertzen ditu. Ehizakiak hiltzeko sugegorriak dituen letaginak erabiltzen ditu. Letagin hauek zulatuak eta mugikorrak dira. Ausikitzerakoan pozoia zuzenean harrapakinari sartzen dio. Gero, pozoiak bere lana egin arte, itxaroten du eta ondoren, mingaina erabiliz ehizakiaren arrastoari jarraitzen dio. Aurkitzen duenean, burutik hasita, ehizakia oso-osorik irensten du.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian ugaltzen dira. Sugegorriak barnerruleak (obobibiparoak) dira. Arrautzak amaren barruan txitatzen dira erditzeko unea iritsi arte. 4-8 kumeak uztaila-abuztutik aurrera ateratzen dira.

Pozoia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta indar handiko pozoia den bere hozkada ez da aspis sugegorriarena baino arriskutsuagoa, dena den, gizakiarentzat ezinbesteko kasuak eman dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]