Waffen-SS

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Waffen-SS indar armatuen ikurra.

Waffen-SS zirelakoak Schutzstaffel edo SS indar armatuen elitezko borroka talde bat zen. Heinrich Himmler komandantea buru zutelarik, Waffen-SS indar armatuek Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuten. Gerra hau amaitu ostean buruzagietako batzuk gerra krimenengatik epaituak izan ziren.

Alderdi Naziaren babes eta borroka unitate gisara ekin zioten, azkenik 950.000 gerlariz osatutako indar armatu bat bilakatu zen arte, horietatik 352.000 inguru gerra ekintzan hil ziren, eta beste 50.000 desagertutzat jo ziren.

Beraien ideologia irmoagatik eta Alemaniako gudaroste guztiak kontuan hartuta arma hobeagoak zituztelako, parte hartu zuten gudetan gudari irmoagoak eta sendoagoak izan ziren. Alemaniarrentzat gauzak txarto zihoaztenean "suhiltzaile" moduan bihaltzen zituzten frontearen leku batetik bestera. Irmotasun, sinismen, indar eta leialtasunaren sentsuetan, Erdi Aroko Tenpluko ordenarekin alderatu daitezke Waffen SSko gudariak. Hala eta guztiz, bere sendotasun eta zindotasunaren ospeaz gainera, gupidagabeak bezela ikusiak izan ziren bai Alemanian baita etsaien artean eta Reichak gerra galtzean, gudari hauek jaso zituzten zigorrik gogorrenak.

Waffen-SS ikurpean 25 herrialde ezberdinetako gizonak borrokatu ziren. Nurenbergeko epaiketetan Waffen-SS indar armatuak gerra basakeri eta krimenetan parte hartu zuten erakunde kriminal gisara epaituak izan ziren.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Waffen-SS Aldatu lotura Wikidatan