Waterloo zubia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Waterloo zubia
River Thames and Waterloo Bridge, London-17Aug2009.jpg
Tamesis ibaia eta Waterloo zubia London Eye gurpil handitik ikusita.
Udalerria Ingalaterra Londres, Ingalaterra
Herrialdea  Erresuma Batua
Koordenatuak 51°30′30.96″N 0°7′01.07″W / 51.5086000°N 0.1169639°W / 51.5086000; -0.1169639Koordenatuak: 51°30′30.96″N 0°7′01.07″W / 51.5086000°N 0.1169639°W / 51.5086000; -0.1169639
Garaia 1945
Helbidea Westminster Hiria eta Southwark auzoen artean.
Waterloo zubia non dagoen adierazten duen Londres erdiguneko mapa
Waterloo zubia

Waterloo zubia (ingelesez Waterloo Bridge) Erresuma Batuko Londres hiriko zubi bat da. Tamesis ibaia zeharkatzen du, Blackfriars zubia eta Hungerford zubiaren artean kokatua dagoelarik. 375 metroko luzera du.

Izena 1815an jazotako Waterloo gudutik datorkio. Zubia leku estrategikoan dago, Westminster eta South Bank auzoak mutur edo ertze banatan dituelarik, mendebaldean London Eye gurpil handia du, aldiz, ekialdean City of London eta Canary Wharf auzoak ditu.

Leku honetan bertan lehenbiziko zubia 1809-1810 artean granitoz eraiki zen. Lehenbiziko zubi hori erautsi ondoren 1942an bigarren zubia partzialki ireki eta jada 1945an erabat amaitu zen. Bigarren zubi honetan 1978an gertakati ospetsu bat jazo zen: Georgi Markov bulgariar disidentea KGBren laguntza izan zuten bulgariar espioiek erail zuten.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Waterloo zubia Aldatu lotura Wikidatan