Werther's Original

Wikipedia, Entziklopedia askea
Werther's Original goxoki pakete irekia.

Werther's Original Alemaniako August Storck enpresak ekoitzi ohi dituen goxoki batzuk dira.

Goxokiaren izenak jatorriz Storck enpresa sortu zen Ipar Renania-Westfaliako Werther udalerriari aipu egiten dio. 1909an enpresa honetako langilea zen Gustav Nebel gozogileari esker goxoki hauek ekoizten hasi zen, hark goxokia diseinatu zuelarik: gurin, esnegain eta azukre zuri eta beltzezko txigortua. 1940ko hamarkadararte ekoizpena hiri horretan mantendu zen, garai hartan lantegi nagusia Halle udalerrira lekualdatu zelarik. 1969an lehendabizikoz Werther's Echte marka sortu zen, eta 1990ean nazioartean ezagutarazteko ingelesezko Werther's Original izenera itzuli zen. Storck enpresak goxokia Europa eta Amerikan banatu ohi du, Japonian aldiz eskubideak Morinaga enpresari laga zizkiolarik.

Beste herrialdeetan goxokia ezagutzera emateko, Storck enpresak gaur egun goxokiaren ikur den iragarkia grabatu zuen: atautxi batek bere bilobari haren lehenbiziko goxokia nola jan zueneko unea oroitarazi eta Werther's Original ematen dio. Nazioarteko iragarkian atautxia antzeztu zuen aktorea Arnold Peters (1925-2013) ingelesa izan zen.[1]

Jatorrizko goxokia testura gogorra zen, baina gaur egun enpresak goxokiaren hainbat bertsio merkaturatu ohi ditu: mastekatzeko toffeedun goxoki biguinak, azukre gabeak, txokolatez estaliak, karamelo kremaz beteak eta almendradun kurruskariak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]