Westmeath konderria

From Wikipedia
(Redirected from Westmeatheko konderria)
Jump to navigation Jump to search
Westmeath konderria
County Westmeath
Contae na hIarmhí
Erresuma Batuko konderria
Bandera
HiriburuaMullingar
Estatua
Herrialdea
Probintzia
 Irlandako Errepublika
 Leinster
Geografia
 -  Guztira 1,764 km2
Biztanleria
 -  Zenbatespena 86.164 bizt.
Webgunea
Webgunea

Westmeath konderria (gaeleraz Contae na hIarmhí) Irlandako erdialdean dago kokatuta, Leinsterreko probintzian. 1.764 km2-ko azalera dauka eta 86.164 biztanle ditu (2011). Mullingar/An Muileann gCearr da hiriburua eta hiri nagusia.

Etimologia[edit | edit source]

Irlandaren erdialdeko eskualdean kokaturik dago eta bertan izan zen Meatheko Erresumaren mendebaldea hartzen du. Meath hitzak "erdikoa" esan nahi du. Erresuma horrek Meatheko konderria ere hartzen zuen, baita inguruko konderrietako lur ugari ere.

Geografia[edit | edit source]

Natura[edit | edit source]

Eremu laua da, punturik altuena Knockeyon da eta 214 metrotako altuera baino ez du. Laku ugari daude konderrian, Lough Derravaragh, Lough Ennell, Lough Cassidy, Lough Lene, Lough Hogg, Lough Owel, Lough Coffey eta Lough Ree dira aipagarrienak.

Hiriak eta herriak[edit | edit source]

Ekonomia[edit | edit source]

Nekazaritzan oinarrituriko ekonomia dauka, eta dagoen industriaren gehiengoa elikagaien inguruan antolatzen da, batez ere tabakoa eta whiskya.

Abeltzaintzak ere badu indarrik, batez ere behien hazkuntza eta salerosketak, izan ere historikoki merkatal herriak izan baitira konderri honetan. Garrantzitsuena Athlone izan da, garrantzi estrategiko eta militarra ere bai baitzuen. Zaldi haztegiak ere ugariak dira eta Westmeatheko behorrek prestigio handia dute.

Azken urteetan turismoa ere nabarmen igo da konderrian dauden laku ugariei esker.

Ondasun nabarmenak[edit | edit source]

Kirolak[edit | edit source]

Konderria ez da askorik nabarmendu joko gaelikoetan. Futbolean baina Athlone Town F.C. taldeak bi Liga (1980 eta 1982) eta Kopa bat (1924) eskuratu ditu.

Iruditegia[edit | edit source]

Kanpo estekak[edit | edit source]

Koordenatuak: 53° 30′ N, 7° 30′ W / 53.500°N,7.500°W / 53.500; -7.500